Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta Instrukzioak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Instrukzioak. Mostrar todas las entradas

2014-05-20

2013-11-25

FUMIGATZAILEEN KUTXA


Inauteriak datoz eta birziklatzeko materialarekin mozorro errez bat egin nahi baduzue, orain azalduko dizuegu nola egiten den.

 

Hona hemen fumigatzaileen mozorroaren osagaiak:

 

  • Kutxa bat
  • Alkandora laukidun bat
  • Praka bat
  • Tutu bat
  •  

 

Eta orain………..Nola egiten den!

 

Lehenenik, bakero batzuk eta alkandora laukidun bat behar duzue adibidez jarraian daukazuena:

 Horretaz aparte, mozorroari gauza gehiago falta zaizkio. Fumigatzaileen kutxa!

Kutxa ez oso handia eta laukiduna izan behar duzue eta altzairuzko paperez forratu  behar duzue.
 

Geroago, kutxan zulo bat egin behar duzue  fumigatzaileek behar duten tutua jartzeko.

Hodia kutxaren zuloan sartu behar duzue eta zeloarekin ondo itsatsi behar duzue

ez askatzeko.Hori egin ondoren pegatina batzuk jarri ahal dituzue ondo gelditzeko.

EGILEAK: lANDER AGUADO, MIKEL COLOMA ETA JUNE GOIRIGOIZARRI

 

ILE ORDEA


Inauteriak berehala izango dira eta pailazoz mozorratu nahi baduzu, ile-orde bat nola egiten den azalduko dizugu. Gainera, gure proposamena, oso ekologikoa izango da birziklatzeko materiala erabiltzea proposatzen dizuegulako.

 
             Ile-ordea egiteko osagaiak

 
1-    Laranja sarea

2-   Opariak biltzeko koloretako xingolak

3-   Artaziak

 
Nola egin

              
 
 Lehenengoz, laranjen sarea hartu eta buruaren tamaina egokia dela ziurtatu.

             
 
 
 
 
 
                Jarraian,   opariak biltzeko kolore ezberdinetako  xingolak  zati txiki batzuk  artaziekin moztu.        
 
     

               Gero, xingolak sarean korapilo batzuekin lotu eta artaziekin kiribildu ditzakezu edo ere ile laua balitz moduan  utz ditzakezu.             

               
 
 
Ondoren beste xingola batzuekin gauza bera egin bestela ile-ordea burusoil geratuko zaizu.

                 
 
 
 
 
 
Amaitzen duzunean , koloretako xingolak ondo lotuta daudela ziurtatu egin behar duzu.

         Azkenean, mozorratzean, ile-ordea, gatxo txiki batzuekin buruan kokatu eta prest zaude inauterietan ondo pasatzeko.

 
 
 
EGILEAK: MADDI CASTAÑOS ETA JON GARCIA

2013-11-04

LEPOKOA



Gaur Ibaik eta nik  Ixonek lepoko polita eta modernoa nola egiten den azalduko dizuegu.

OSAGAIAK:

Supergen, papera, tenperak, lastatxoa, ura, artaziak , iragaz ontzia eta sokatxo bat.

NOLA EGIN:

Hasteko, papera zatitu eta uretan sartu behar da.

Papera uretan denbora bat egon eta gero, uretatik atera eta soberan dagoen ura iragazontziarekin kendu behar da.

Jarraian, paper bustiarekin orea egiten da

Gero,orearekin lastoatxoaren neurriak kontuan harturik ,bi karratu egin behar dira eta lastotxoaren inguruan biribildu zuloak estali gabe.

Ondoren, lepokoa bukatzeko, orearekin triangelu bat egin eta karratuan kolarekin itsatsi.

Lehortu baino lehen,   lastatxotik soka bat sartu eta sokako bi puntak lotu behar dira.

Azkenik,lehor dagoenean margotu eta nahi izatekotan,soberan gelditu zaizun orearekin zirkuluak edo beste apaingarri egin ahal dituzu.




 Ixone  eta Ibai

TXERRI ITSULAPIKOA

Etxean   daukagun materialarekin itsulapiko bat egingo dugu.


Materiala:

-Plastikozko botila bat .
-Kortxoko bi tapoi.
-Pegatinak.
-Errotulagailu beltza.
-Setazko papera.
-Kola.         
-Pintzela.
-Tenpera.
-Itsas zinta.

 Egiteko prozedura:


Lehenengoz, botila hiru zatitan moztu behar dugu eta  lehenengo eta azken zatia  itsas- zintarekin lotzen ditugu. 







Gero , bi kortxoak erditik moztu behar ditugu eta tenperaz margotu. Kortxoak beheko partean kolatu, hankak baliran bezala
eta , tapoia aurreko partean  biribildu.






Ondoren, begiak egiteko aurreko partean bi pegatinak itsatsi  , eta errotulagailuarekin betileak eta ahoa margotu.

Azkenik setazko paperarekin belarriak, isatsa eta begizta egiten ditugu.

                                            
Egileak: Julene.M, Onintza eta Christian


2013-10-21

WHASAPP

Whatsapp aplikazio bat da mugikorrarentzat.Mezuak dohainik bidaltzeko balio du baina,  internet behar da.Whatsapp izan nahi baduzue hona hemen jarraibideak.

 JARRAIBIDEAK:

1.   Lehenengoz ,google play-ko kontu bat sortu behar duzu.
2.   Gero, play storean aplikazioa deskargatu behar duzu, eta zure mugikorrean instalatu.

3.   Azkenik, zure datuak jartzen dituzu eta listo txateatzeko. 

NOLA TXERTATU WHASAPEAN ZUK ATERATAKO ARGAZKIA

1.    Mugikorrak argazki kamararen aplikazioa eduki behar du. Ez ba duzu,  Play Store-ra sartu eta hor argazki kamararen aplikazioa bilatu eta deskargatu.
2.   Argazki kamararen aplikazioa mugikorran duzunean , gainean klikatu eta argazkia ateratzeko prest zaude. Beheko aldean ere bideoak egiteko aukera ere duzu.

3.   Whasaparen perfilean ateratako argazkia jarri nahi ba duzu, aplikazioan sartu,  horretan ajuste botoian sakatu   eta jarraian  hainbat aukera emango dizu.Horretako batena, zure perfila konfiguratzeko aukera agertzen da .Hautatu eta argazkia txertatu eta zure perfilean agertuko da.

MADALENAK

Gaur nire amamaren urtebetetzea da eta madalenak asko guztatzen zaizkiolako errezeta hau ezkeniko diogu.
Errezeta honek proteinak eta energia ematen digu.Madalenek loditzen dute,orduan ez baduzu ariketa fisikorik egiten ez jan. 

OSAGAIAK:
3 arrautz
180 g irina
180g azukrea
Royal pakete bat
180g gurin

NOLA EGIN MADALENAK:
    1- 3 Arrautz bota bol batera azukrea eta irinarekin  eta guztia batera nahastu.
    2-Royal paketea bolera bota gurinarekin, (gurina urtua) eta guztia ondo nahastu.
    3-Erretiluan madalenen baseak ipini eta joan ipintzen orea.
    4-Azkenik, erretilua labean  sartu 30 minutu.


                        !!!ETA AZKENIK ONDO GOZATU!!!

PATATA TORTILLA

Gaur, Borjaren amaren urtebetetzea da eta tortilla patata bat egingo diogu.

Osagaiak:

-Kg 1 patata
-5 arrautz
-Olioa
-Gatza
-Sukaldeko tresnak

Nola egin:

Ø Lehenengoz, patatak zuritu eta zatitu behar ditugu laukietan
Ø Ondoren, arrautzak plater batera bota eta irabiatu egiten da sardezkaz.
Ø Gero patatak sartaginean sartu olio askorekin.Ø Azkenean, patata arrautzarekin nahastu eta sartaginera botatzen da olio eta gatza piska batekin. Sartaginean bi buelta emanez tortilla jan ahal da.

Zergatik jan behar da:


Ama azken bolada honetan oso nekatuta dogo beraz proteinak eta karbohidratoak behar ditu eta hau hain zuzen ere da tortillak ematen dituen mantenugaiak.

PATIOKO JOLASAK

Aste honetan lehenengo euskara kanpaia egingo da, horretarako hainbat jolas prestatu dituzte ospatzeko.

- Erre eta eseri                                       -10 pase
-Zelai erre                                              -Gaztelua erasotzen

Informazio  aurkitu nahi ba duzue jarraibide hauei kasu eginez,errez aurkituko duzu,  leku honetan aurkituko duzu:

Hasieran 2.solairuan heltzen zarenean,               ezkerrera joan.
Gero,hor eskerra hartu eta zuzen jarraitu           kartela ikusi arte.
Kartela berehala ikusiko duzu bakarra              eta gainera kolore distiratsua duelako.  

Informazio honekin ez bazara argitzen, nahaste-borraste bat delako, 
solairu bat jaitsi eta galdetu atezainari non egongo ote da Iñaki maisua, 
berak azalduko baitizu nora joan  behar duzun  aurkitzeko.    Gogoratu 
maisu Iñaki jolasen arduraduna dela.     
         Guk emandako azalpenekin edota maisuarekin hitz egin ondoren, 
         oso ondo argituko zara  norekin zaren, non zaren, noren kontra zaren eta            zer jolas tokatzen zaizun


                   
           OSO ONDO PASA PATIOKO JOLASETAN!!!







GAZTELUA ERASOTZEN

        Aste honetan, gure eskolan, euskara astea ospatzen dugu eta 1. patioan jolasak ditugu. Hau han egingo den jolas bat da: Gaztelua erasotzen.
Guk jolas hau aukeratu dugu oso dibertigarria delako.

MATERIALA:

1.30 baloi (15 baloi talde bakoitzarentzat.)
2.Talde batek petoa izan behar du bereizteko.
3.Zelai bat (erdia talde bakoitzarentzat)     
NOLA JOLASTEN DA ?
  • Bi zelai daude.
  • Zelaiaren atzealdean baloiak daude.
  • Taldeak saiatu beharko dute baloi guztiak hartzen.
  • Baloi gehien daukan taldeak irabazten du.
  ARAUAK:

1.Taldeko batek bestearen zelaian sartzen bada eta harrapatzen badute bere zelaira bueltatu beharko du.
2. Baloia eskuan izanez gero, bueltan ezin zaituzte harrapatu.
3.Ezin da baloi bat baino gehiago hartu.

2013-10-07

SASKIBALOIA


SARRERA


Guk azalduko dizugun kirola saskibaloia deitzen da.Oso kirol ezaguna da eta oso dibertigarria ere.Kirol  honek taldean jolasten erakusten dizu eta hori bizitzan oso garrantsitsua.

Patioan beti jolastu ahal da saskiak ditugulako baina ez ditugunez erabiltzen zuei erakutsiko dizuegu saskiak erabili ahal izateko.

 ZER BEHAR DA?

  1. Baloi bat 25 cm-ko diametrokoa
  2. Zelai bat
  3. Nahiz eta pertsona asko egon, talde bakoitzean bakarrik 5 pertsona egon ahal dira zelaian
  4. Bi saski
ARAUAK

1.      5 segundo dituzu baloia ateratzeko

2.      8 segundu dituzu baloia igotzeko

3.      3 segundu egon ahal zara aria barruan

4.      24 segunduko posesioa daukazu

5.      Liga Endesan 5 faltarekin kanporatzen zaituztet baina NBAn berriz 6 faltarekin.

6.      Liga Endesan 10 minutuko 4 zati daude baina NBAn 12 minutuko 4 zati.

7.       Aria barruan botatzen bazaude eta falta egiten ba dizute bi tiro libre bota behar dituzu baina saskiratzen baduzu bakarrik tiro libre bat.

8.      Tripletik botatzen baduzu hiru tire libre bota behar dituzu

9.       Aria kanpoan falta egiten badizute bandatik atera behar duzu

10.  Entrenatzailea denbora eta aldaketak eskatu ahal ditu.

11.  Hiru arbitro daude.

12.  Arbitroak urratsak eta dobleak pitatu ahal ditu.
 

SASKIRATZE PUNTUAZIOAK 

1.      Tiro libre bakoitza putu bat.

2.      Triple bat hiru puntu.

3.      Aria barruko saskiratze bat bi puntu.

Espero dut informazio honekin saskibaloira jolasten hastea.

 

               NAIA,ANE ETA XABIER

ZELAI ERRREA


.

 

ZELAI ERREA

 

Sarrera

 

Jolastokira bazoaz eta ez badaukazu argi zertara jolastu, gimnasian ikasi genuen jolas bat azalduko dizuegu: zelai errea da.

Ikasi genuenean, polita iruditu zitzaigun eta orain jolastokian gure lagunekin  jolasten dugu.

Zer,ideia ona iruditu zaizue? Guri bai  eta espero dugu zuei ere.

Materiala


Materiala oso gutxikoa da bakarrik baloia eta jolasteko zelaia.

 Nola jolastu

Lehengoz, bi talde egin behar dira . Taldeak egin ondoren, nor hasten den erabakitzen da eta azkenik, hasi ahal zara jolasten.

Jolas honen helburua beste taldeko jokalariei ematea da.Ematen badizute erreta zaude eta joan behar duzu kapitainaren lekura kapitaina berriz, bere zelaira.

Taldeak irabazten du beste taldeko guztiak erreta daudenean.

Arauak

 

1.    Ezin da bota pilota indar handiz.

2.    Debekatuta dago aurpegira botatzea.

3.    Zelaitik kanpo ateratzen bada baloia, lehenengoz harrapatzen duenak eskuratzen du.

4.    Baloia ematen badizu eta beste taldeko bati ematen badio libratzen da.

5.    Pilotak ematen badizu eta beste bat hartzen ba du libratuta zaude.



AISSA ETA IBAI

 

2013-01-09

Perretxikoen bila



Udazkenean perretxikoak hazten dira eta jendea mendira doa hartzera.
Perretxikoa onddoaren fruitua da.
Hiru atal ditu: oina,zurtoina  eta txapela. Basoko fruitu hauek oso preziatuak dira jateko beraz,azken urteetan jende asko mendira joaten da. Baina jendeak badaki zer egin behar den hartzeko?
  1. Egurrezko otar bat eta laban bat har itzazu.
  2. Hostoak kanporatzen dituzu eta honela  perretxikoa agerian izango duzu. Kolorea, forma, usaina… begira itzazu ea pozoitsua den edo ez.
  3. Perretxiko bat hartzen baduzu moztu labanez eta gero garbitu  pixka bat
  4. Perretxikoari moztu zati bat ea  esnea ateratzen bazaion, kolorez aldatzen badu... aztertu
  5. EZ BAZAUDE ZIUR EZ HARTU!



Egileak: Sendoa eta Iker. M