Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta LAN MONOGRAFIKOAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta LAN MONOGRAFIKOAK. Mostrar todas las entradas

2014-03-10

ATMOSFERA

DEFINIZIOA ETA GERUZAK:
Atmosfera hainbat gasek osatutako geruza da eta 5 zatitan banatzen da: troposfera, estratosfera, mesosfera, termosfera eta exosfera.  
TROPOSFERA:
Troposferak 12 km neurtzen du , eta horretan fenomeno klimatiko nagusiak gertatzen dira:  ekaitza, euria …
Hainbat gasek osatzen dute- %78 Nitrogenoa eta %21 oxigenoa baina ere beste gas mota batzuk osatzen dute.
Troposferan hainbat kutsaduraren eragile daude batzuk naturalak eta besteak  artifizialak izan daitezke.Kutsadura artifizialak gizakiok industriarekin, kotxeekin, lantegiekin, motorrekin, gasolinarekin eragiten dugu. Eta kutsadura naturalak berriz,  sumendiak, suteak … eragiten dute.     
ATMOSFERA:                                         
Atmosferaren kutsaduraren kontrako neurri batzuk hartu dira kasurako:
  • Ikatza eta petrolioa baztertzea eta hain kutsatzaileak ez diren lehengai energetikoak erabiltzea, energia berriztagarriak lehenestea.
  • Iragazkiak jartzea lantegietako tximinietan, kutsadura gutxitu erregaiak aldatuz edo airearen kalitatea neurtu.
 Baina guk geuk zer egin ahal dugu kutsadura gutxitzeko? Jarraian aholku batzuk aipatuko ditugu :
  • Kotxez joan beharrean oinez, bizikletaz edo garraio publikoa hartu.
  • Zuhaitzak landatu airea garbitzeko.
  • Eguzkitan denbora luzez egongo bazara kremaz gorputza igurtzi.
  • Etxetresnek, telebistak, argiak … behar duten energia erregaietatik lortzen da eta gutxiago gastatzen baduzu,orduan kutsadura gutxiago egongo da. 

                             EGILEAK: ALEX ETA CLAUDIA

2014-02-17

KLIMA ALDAKETA

Azken urteotan, zientzialariek klima-aldaketa esaten diotenaren berri ematen ari dira komunikabideak.Baina, zer da klima aldaketa eta zer ondorio izango du?.Gaur,  gai honen inguruan gauza berriak ikasiko dituzu adibidez zer den, noren eragina den eta nolako ondorioak egongo diren.

ZER DA?

Klima aldaketa eskualde batean denboran zehar gertatzen  den eguratseko ezaugarrien aldaketa da. Aldaketa honetan Lurraren barruko nahiz kanpoko prozesuez gain, gizakiak eraginda ere gerta daitezkeenak.
           

Klima aldatuz joan da historian zehar.Gaur egun, petrolioaren eta haren            deribatuen gasolina eta gasolioa gehiegizko errekuntza gertatzen ari da, eta horren ondorioz, aireko karbono dioxidoa areagotu egin da.Horrek sortu du     berotegi-efektua. Berotegi efektuaren ondorioz,Lurraren beroa ezin da             atmosferara atera, eta horregatik, igo egiten da tenperatura.

NOREN ERAGINA DA?
 
Gaur egungo ikerketen arabera, berotegi-gasak dira arrazoirik nagusiena klima-aldaketan. Ikerketen arabera berotegi-efektuak, hau da, gasek eragindako beroketa, Lurraren tenperatura erregulatzen eragina dauka.
Hurrengo grafikoan ikusi ahal duzuen bezala.



ONDORIOAK:

Klima aldaketaren ondorioz,  lurraren tenperatura azkar egiten ari dela gora.
Kutsatzen jarraitzen badugu, 4 gradu igoko da tenperatura 2100. urtean.Hau gertatuz gero, ondorio larriak egongo dira adibidez: ekaitz        gogorrak, uholdeak, lehorteak, basoak murriztuko dira, poloen zati batzuk urtuko dira, kostaldeko herri asko urak hartuko ditu, ur eskasiagatik nekazaritza etekinak gutxituko dira, gaixotasun tropikalak beste herrialdetara zabalduko dira …

Beraz, klima aldaketa ez gertatzeko gure bizimodua aldatu beharko dugu bestela ondorio larriak egongo dira eta hori ez dugu nahi gertatzea.


Naia Sanchez, Xabier Santibañez eta Ane Santamaria



2013-01-28

Alonsotegiko ibilbidea



 MEATEGI ETA KORTEN IBILBIDEA ALONSOTEGI HERRIAN   







ALONSOTEGI HERRIAK IBILBIDE BAT DU, MEATEGIAK ETA KORTAK IKUSTEKO 
 Egileak : Alex eta Naia

Ibilbidea udaletxean hasten da. Bertatik, Azordoiagara daramatzan errepidera ateratzen da.Auzo honetan,
San Juan baselizaren alboan, mendi-bidea hartu behar da, eta gure gidaria izango da ibilbide osoan zehar.

 Mendian gora, Azordoiaga errekaren parean ibiliko gara, harik eta lehenengo bidegurutzera iritsi arte. Bertan, Artiba auzora doan bidegurutze hartu. Bidegurutzetik hurbil, baina jendearen joan-etorrietatik Mentetxu meategia dago.

Lurpeko leizea zoragarria da benetan. Pistak mendi-bideak pinudiak eta gurbizti txikiak zeharkatzen ditu, harik eta Ordaolako nekazalturismora heldu arte .Hor ibilbidea bukatzen da eta nekatuta bazaude,Ordaolako nekazariek jaten emango dizute.      

Sai zuria Urkiolan

Egileak: Aida, Naiara eta Nahia



Urkiolako parke naturalean hegazti asko daude arriskuan eta hoien artean Sai Zuria.

Urkiolako Parkea Araba eta Bizkaiko lurralde historikoen artean kokatuta dago, besteak beste, Abadiño, Amorebieta, Atxondo, Dima, Durango, Izurtza, Mañaria eta Aramaio udalerrietan. Hor Sai Zuria dago kokatuta eta arriskuan dago.
Sai zuria  hegazti harraparia da, iparraldeko Afrikan, hego-mendebaldeko Europan eta hegoaldeko Asian,  bizi da. Neguan Afrika tropikalean igarotzen dute eta martxoaren hasiera aldera iristen dira Euskal Herrira.
Sai zuriaren burua eta atzealdea zuriak dira, eta hegaldirako lumak aldiz ilunagoak, ia beltzak. Luma zorrotzak dituzte lepoaren bueltan eta aurpegia hori-laranja  dute.
Haragijaleak dira, gehienbat sarraskijaleak, baina jakina da intsektuak, narrasti eta ugaztun txikiak, krustazeoak eta abar jaten dituztela.
Sai zuriak monogamoak dira. Urtean behin ugaltzen dira. Martxoa eta maiatza artean jartzen dituzte arrautzak. Kumaldi bakoitzean batetik hirura arrautza jartzen dituzte.
Urkiolako parkean gero eta sai zuri gutxiago daudenez hegazti hau babestu eta zainduegin behar dugu.

Elikaduren etiketa



Elikagaiak hobeki hautatzen laguntzen duten etiketak.
                                  
Supermerkatu batera sartzen garenean produkturen bat erostera, etiketa begiratzea ezin besteko lana da jakiteko produktu hori ondo dagoen ala ez.

Etiketen araudi berria egin dute eta horixe egongo da indarrean 2014. urtetik aurrera.Hona hemen berrikuntzak :
-Etiketen letra handiagoa jarri behar dute ,hobeto ikusteko .
-Elikagaiaren jatorria adierazi beharko du txerrikietan, ardikietan, ahuntz-haragian eta oilategiko animalietan.
-Elikagaiek zehazki zer-nolako gantzak dituzten adierazi beharko du etiketak.

EgileaK: Borja eta Amaia