Páginas

2013-01-09

Nola interpretatu sestra kurba mapa bat?



ZER DEN ETA NON DAGOEN URKIOLA.

Azaroaren 20an  3garren  ziklokoak Durango aldeko mendiek eta Aragoi mendizerrak osatzen duten parke naturala bisitatzera joan ginen: Urkiolara.
Urkiola parke natural bat da eta lur-eremu menditsu honetan natura eta fauna babestuta dago.
Urkiolaren erliebea  interpretatzeko, sestra kurba  mapa erabili  behar dugu.Sestra kurba mapa lurrazalean   altitudea  eta  erliebearen  gorabeherak adierazten  duen mapa bat.Lerro kurbatuz eta itxiz  altitude bereko puntuak elkartzen ditu.Barruko lerro kurbatuak altitude handiko  lur eremua adierazten du. Lerro kurbatuak bata bestearekiko oso hurbil badaude, lur eremua oso malkartsua izango da. Lerro kurbatuen arteko distantzia handia bada ordea , lur eremua gero eta lauagoa izango da. Sestra-kurba nagusi bakoitzari altuera  duen  zenbakia jartzen  zaio.
Baina nola egiten da sestra kurba mapa bat?Jarraian azalduko dizuegu:
 
ZER BEHAR DUZU?                                                       

-Horri koadrikulatu bat
-Erregela bat.
-Arkatz bat
-Ezabagoma bat.



 NOLA  EGIN?          
                                                                                                              
  
Hasteko, horri koadrikulatu batean, mendi baten profila egin ezazu.

Jarraian, ardatz cartesiar bat marraztu itzazu. 







 Gero, elkar zutak marraztu beharko dira eta luzatu beharko zaio  ardatz  cartesiarraren azpian   marraztuta dagoen   lerro  bateraino.
Azkenik,lehenengo lerrotik  bigarren   lerrora  lerro  kurbatuak   egin itzazu,  bi   aldeetatik, horrela sestra-kurba egin arte.                          



Egileak Jon Jarrin eta Christian Gonzalez

Intxaur pastela



  Sarrera

Urriaren 22an Gernikara joan ginen eta hainbat produktu ikusi genituen. Gehien gustatu zitzaigunak intxaurrak izan ziren eta horregatik pastel hau  egitea eta zuei azaltzea erabaki dugu.

Osagaiak

Ø  Intxaurrak
Ø  Txokolatezko ziropea
Ø  Gurina
Ø  Azukrea
Ø  Intxaur garia

Nola egiten

Ø  Gurina hartu ,urtu eta erreserba ezazu.
Ø  Hartu ezazu arrautzaren gorringoak eta azukrearekin nahastu.
Ø  Ore horri intxaurreko garia gehitu eta dena berriro  nahastu.
Ø  Jarri  ezazu nahaste hau molde batean.
Ø  Gero , 180 graduetara jarri labea eta sar ezazu.
Ø   10 minutu itxaron eta gero,utz ezazu  pixka batean  hozteko.
Ø  Epel dagoenean,  bota ezazu  gainetik txokolatezko ziropea.
Ø  Bukatzeko, bi intxaurrak hartu eta erditik moztu ondoren , txokolatezko ziropean nahi duzun moduan kokatu.
On egin!!!!

Egileak : Alberto Lopez eta Ixone Lastra

Autobuseko arautegia



Guk,ikasle bezala, askotan autobusa erabiltzen dugu,baina  ez daukagu oso argia zeintzuk diren bete behar ditugun arauak   ezta?
Gai honi buelta batzuk eman ondoren, arautegia hau osatu dugu. Ea zer iruditzen zaizuen!

1.Ikaslearen batek eskolan autobusa galduko balu, tutorengana edo zuzendaritzara joan behar du  hauek gurasoekin telefonoz harremanetan jartzeko  umea nola jasoko duten argitzeko.

 2. Jaso behar duten ikasleren baten bila inor ez badoa, eskolara bueltatuko da eta                         
   gurasoek han jaso beharko dute.
        
3.Egunen batean autobusa ez badute erabili behar bueltatzeko gurasoek tutoreari abisua pasa behar diote .

 4. Ikasleek autobusean ongi portatu behar dute, eserita joan, zaintzaileei kasu egin eta ikaskideak eta instalazioak errespetatu.

 5. Ikasleen jarrera egokia ez bada eta hiru abisu jasotzen badute, Batzorde Iraunkorra bilduko da eta ume horren autobuseko kanporaketa proposatuko zaio. 


         Egileak: NAGORE, NAIA ETA ALEX

Posta elektronikoa



Seguru etxean ordenagailua daukazuela, eta posta elektronikoa ere bai. Baina, zure lagunei posta elektronikoa bidali nahi badiezu, eta ez badakizue nola egin , ez kezkatu!  Guk azalduko dizuegu!

Behar ditugun gauzak :

Posta elektronikoan erabiltzeko,etxean Internet konexioa izan behar duzu. Baita posta elektronikoaren kontua ere.

Nola idatzi posta elektonikoa:

@     Lehenengoz, interneteko esploratzaile bat , mozilla firefox, internet explorer, …  ireki behar duzu.
@     Ondoren, gmail zabal ezazu.
@     Gero, zure erabiltzailearen izena eta pasahitza idatz itzazu.
@     Ondoren, saioa hasi  botoia sakatu.
@     Geroago, bidali  nahi diozun pertsonaren helbidea idatz ezazu  hartzailearen lekuan, eta posta elektronikoaren gaia.
@     Den hau bukatu eta gero, posta idatz ezazu dagokion lekuan.
@     Azkenik, bidali botoia klika ezazu.

Hauek dira posta elektroniko batzuk(gmail,hotmail…)

Egileak: Ireri Fernandez eta Ainize Senarriaga

Samsung Galaxy Ace 2



Samsung Galaxy Ace 2 telefono mugikorra Olentzerori eskatu nahi badiozu eta ez badakizu nola funtzionatzen duen , ez kezkatu guk lagunduko dizuegu!
Jarraian  emango dizkizuegun azalpenekin, mugikor horren errege bihurtuko zara.
 ZER BEHAR DUZU

Telefono mugikor honekin ibili nahi baduzu, ezinbestekoa da Internetaren konexioa izatea  bestela, ezin izango duzu Play Stora bisitatu.
  
NOLA DESKARGATU APLIKAZIOAK

Lehenengoz,  telefono mugikorra piztu ezazu eskumako aldean duen botoi txiki bat 2 segundo sakatuz.
Bigarrenez, pina markatu eta OK botoiari eman ezazu.
Hirugarrenez,  pantailan aplikazioak aterako zaizkizu  eta beheko aplikazioa urdina aukera ezazu.
Laugarrenez, aplikazio karpetan Play Store  aukera ezazu.
Bosgarrenez, Play Storen nahi duzun aplikazioaren izena idatzi adb : Wassap, Pou, Slot Racing, Invenio Carmen …
Seigarrenez, “instalatu” ukitu eta “onartu eta deskargatu ”  botoiari eman behar diozu
Azkenez, menura joan eta nahi izanez gero, aplikazio honekin jolastu ahal izango duzu.


Egileak : Iker Gomez eta Aielen Sierra