Páginas

2013-01-09

Pasta entsalada



SARRERA:        
Astelehenen batean Gernikako azokara joaten bazara eta pasta erosten baduzu hemen daukazue errezeta gozo bat.
OSAGAIAK:

  • 4 pasta-zinta
  • Tomate bat
  • 150g gazta fresko
  • 150g txanpinoi
  • Baratxuri ale bat
  • Arrauts egosi baten gorringoa
  • Olioa
  • Ozpina
  • Gatza
NOLA EGIN:
Hasteko,   ozpin lau koilarakada oliorekin,  koilarara erdi gatzekin eta gorringo xehatuarekin nahastu eta utz ezazu i nahasketa jalkitzen.
Gero, egosi pasta ur-gatzetan. Behin egositakoan, ura kendu eta utzi hozten. Bestalde, tomatea zuritu eta dado formako zatietan ebaki.
Geroago, txanpinoiak xaflatan ebaki eta salteatu zartaginean koilarakada bat oliorekin eta baratxuri ale batekin.
Azkenik, ebaki gazta dado formako zatietan eta entsalada osatzeko, nahastu ozpin-olioa pastarekin.
Jarri ontzi batean eta gehitu gazta, tomatea eta azkenik txanpinoi epelak.
ETA HOR DAUKAZUE PASTAKO ENTSALADAREN  ERREZETA,ON EGIN!! =)

Aida, Naiara eta Nahia



Perretxikoen bila



Udazkenean perretxikoak ateratzen dira mendian euria egin eta gero eta eguraldi epela dagoenean .
Onddo baten fruitua.3 atal ditu: oina,surtoina eta txapela
Azken urtetan modan jarri da perretxikoen bila joatea . Baina 5 zentzumenak izan behar ditugu kontuan eta hurrengo pausuak jarraitu behar ditugu:
  1. Egurrezko otarra eta labana eraman
  2. Oinatik moztu ez hiltzeko
  3. Perretxikoak garbitu
  4. Begiratu forma eta kolorea
  5. Perretxikoak usaindu
  6. Perretxikoa moztu erditik jakiteko nolakoa den barrutik
  7. EZ BAGAUDE ZIUR EZ JAN 

Egileak: Mohamed eta Antonio

Gernikara goaz!



2012ko Urriaren 22an Alonsotegi eskolako 3.zikloko ikasleak Gernikako azokara joan ginen. Orain bi urte,  Agenda 21eko proiektuan “Elikadura” gaiarekin hasi ginen eta aurten “Bertako eta garaiko”  produktuen inguruan lana egingo dugunez , Bizkaiko baserriko produktuen azokarik famatuena bisitatzea erabaki genuen.Hor bertan ikusi nahi genuen nola baserritarrek lantzen dituzten produktuak, zein prezioetan eta abar. Horretaz gain, Gernika herria bistatu nahi genuen eta hona hemen egin genuen  ibilbidea.
 
Ibilalditxoa Gernikako merkatuan bertan hasiko dugu. Hortik, Andra Mari kalea hartuta, Foruen plazara helduko gara. Udaletxea eta, parean, lehengo epaitegiaren eraikina, egun Bakearen Museoa hartzen duena, nabarmendu behar ditugu han. Erdian, berriz, On Tello 1366an hiribildua fundatu zuen kondeari eskainitako monumentua dago.
Plazaren beste aldeko eskaileretatik, udalerriaren goialdera iritsiko gara. Eskuinera, Santa Maria eliza dago eta, atzean, berriz, Alegria jauregia (Euskal Herriaren Museoaren egoitza) eta Europako Herrien parkea. Parke ederra da, begien gozamenerako, eta, berdetasunaren erdian, aire librean dauden bi eskultura handi ikusiko ditugu: Gure aitaren etxea eta Large figure in a shelter (Figura handia babeslekuan) Eduardo Txillidaren eta Henry Mooren lanak, hain zuzen.

Parketik Gernikako Batzar-Etxea ikus daiteke. Bizkaiko Batzar Nagusien osoko bilkurak egiten dira bertan eta, inguruan, lorategi ederrak ditu. Erakinaren ondoan dago Gernikako zuhaitz mitikoa. Antzina, arbolaren azpian egiten zituzten batzarrak, eta, horrezaz gain, Bizkaiko jaurerriko foruak edo lege propioak sinatzen zituzten han. Egun, haritz zaharraren enborraren zati bat ikusgai dago bertan. Ez da lehenengo arbolarena, baina egun gordetzen den zatirik zaharrena da. Haren oinordekoa 1860an landatu zuten eta 2004. urtera arte egon zen zin egiteko tribunaren aurrean. Azkenik, haritz berria 2005eko otsailaren 25ean jarri zuten, ohitura zaharrari eusteko.
Egileak:Onintza eta Marko

Harrapatu eta saltoka askatu



Gu urriaren 22an , Gernikara joan ginen.Han  jan ondoren , aspertuta geudenez , jolas bat asmatu genuen. Hona hemen jolasaren instruzioak:
  
MATERIALA
                           
·        5 pertsona baino gehiago
     beharko dira jolasteko.
·        Ez da behar tresnarik.
·        Leku zabal batean eta
    oztoporik gabekoa  behar     
    da jolasteko.

NOLA JOLASTU

Lehenengoz,  bi  harrapatzaile aukeratu behar dituzue.
Ondoren,  harrapatzaileek  estrategia bat asmatu behar dute beste jokalariak harrapatzeko.
Hau eginda dagonean,  beste jokalariak harrapatzaileengandik korrika ihes egiten hasten dira eta harrapatzaileak haien atzetik.
 Pertsona bat harrapatzen badute, harrapatuta dagoena makurtu behar da, eta harrapatzaileek pertsona guztiak harrapatu arte honela egon behar du  .
Hala ere, harrapatuta dagoena libratu ahal da  beste jokalari batek bere gainetik salto egiten badu.

Espero dugu zuei jolas hau gustatzea.

                                    
Egileak: Jone del Rio eta Sabin Rodriguez