Páginas

2013-01-23

Gabonetako kontsumoa



Gai hau aukeratu dugu Gabonetan gaudelako eta  oso   interesgarria iruditzen zaigulako zeren eta  gai honek lotura handia baitauka energia kontsumoa murrizteko neurriekin.

Ezer  baino lehen, Gabonetan hiria oso polita geratzen dela esan behar da.Izan ere argia oso alaia da.

Era berean gabonetako giroa susmatzen da eta jendeak pozik paseatzen da eta dena  polita iruditzen zaie beraz ,hurrengo urtean etor daitezke.

Bestalde udalarentzako oso garestia da, pertsonak kontratatu behar dituelako  apaingarriak jartzeko eta kentzeko. Gainera  urtean behin aldatu eta erosi egin behar dira apaingarriak gehiago.Baita,esan beharren dago lanpostu sartzen direla eta hori ona da.

Ondorioz aurreko guztia laburbilduz,zera esan daitekeela apaingarriekin hiria oso polita eta alaia geratzen da,baina garestia da udalarentzako.beraz, neurriak hartu behar dira gastu hau  murrizteko.

Egileak: Aida Hel-Koudia, Nahia Castaños eta Naiara Etxebarria

GABONETAKO ARGIAK ETA ENERGIA KONTSUMOA



Gai honek interes handia du. Izan ere, Gabonak laister heltzear daudelako eta hirietan eta herrietan argiak jartzen dituztelako. Askoren ustez, argiak ipintzea polita da eta alaitasuna erakartzen du, baina…Hala ote da benetan? Gai hau aztertzeko honako puntuak erabiliko ditugu:

         Ezer baino lehen, gabonetako apaingarriak politak eta deigarriak direla, baita ere, herriak eta hiriak alaitzen dituztela esan behar dugu.
         Bestalde, apaingarri hauek jartzeko jendea behar da eta honen ondorioz, pertsonek lanpostua lortzen dute Gabonak irauten duten bitartean.
         Baina alde txarrak ere badaude. Energia asko gastatzen dute eta batzuetan , jendeak ez ditu zaintzen. Dudarik gabe, gastu gehiago daude eta argi dago zuhaitzentzako argien beroa txarra dela eta baliteke, egunen batean, zuhaitzak sua hartzea.

         Aurreko guztia laburbilduz, hau esan ahal da: argiak politak direla eta alaitasuna erakartzen dutela nahiz eta alde txarrak izan.
         Ondorioz, guk proposatzen dugu denbora gutxiago argiak pistuta egotea; hau da,  ordutegi zehatz batean herria  argitzea.

         Gogoratu beraz, zaindu Gabonetako apaingarriak eta ondo pasa Gabonetan!


Egileak:
Olatz Herrera eta Alazne García

Gabonetako kontsumoa



 Gai hau oso interesgarria da zeren eta orain dela gutxi Bilbon eta hainbat herri eta hirietan argiak eta gabonetako apaingarriak ipintzen ari direlako.

Argiak ipintzeak alde ona eta alde txarra ditu beraz, has gaitezen gaia hau aztertzen.

Ezer baino lehen,jende pilo batek uste du argiak onak direla kaleak oso politak geratzen direlako, baina, guk  uste dugu argiek asko kontsumitzen dutela eta horregatik udaletxeak diru asko gastatzen du.

Era berean, jendeak argiak ipintzen lanpostua lortzen du. Baina zuhaitzetarako, txorientzako eta abarrentzako txarra da, bero asko sortzen dutelako.

Aurreko guztia laburbilduz, uste dugu argiak txarrak direla energia asko kontsumitzen dutelako. Beraz,argien kopurua murrizten baditugu kaleak hobeto egongo dira.

Egileak: Marko Gros eta Onintza Ferrero

2013-01-09

Perretxikoen bila



Udazkenean perretxikoak hazten dira eta jendea mendira doa hartzera.
Perretxikoa onddoaren fruitua da.
Hiru atal ditu: oina,zurtoina  eta txapela. Basoko fruitu hauek oso preziatuak dira jateko beraz,azken urteetan jende asko mendira joaten da. Baina jendeak badaki zer egin behar den hartzeko?
  1. Egurrezko otar bat eta laban bat har itzazu.
  2. Hostoak kanporatzen dituzu eta honela  perretxikoa agerian izango duzu. Kolorea, forma, usaina… begira itzazu ea pozoitsua den edo ez.
  3. Perretxiko bat hartzen baduzu moztu labanez eta gero garbitu  pixka bat
  4. Perretxikoari moztu zati bat ea  esnea ateratzen bazaion, kolorez aldatzen badu... aztertu
  5. EZ BAZAUDE ZIUR EZ HARTU!



Egileak: Sendoa eta Iker. M

Google maps



Google maps leku jakin batera ailegatzeko balio duen mapa interaktibo bat da.Programa honek aukera asko ematen dizu zure helburura ailegatzeko. Hona hemen orientabideak:



1-Hasteko,googlen sartu behar zara eta han maps jartzen duen lekuan klikatu.





  
2-Ondoren, eskuinean mapa bat
ikusiko duzu.





3-Goialdean , ikusiko duzun barratxo batean zuk ailegatu nahi duzun herriaren izena idatzi eta luparen irudian klikatu.






4-Gero, ezkerraldean idatzi  behar duzu nondik nora joan nahi duzun eta  “bilatu” botoian sakatu.



                                 

Google maps-ek aukera gehiago ematen dizkizu baina, guk nola ailegatu leku batetik bestera azaldu dugu. Posibilitate asko daude, aztertu!
Egileak: Olatz  eta Alazne