Páginas

2013-01-28

Gabonak Alonsotegin



Alonsotegi eskolako gabonetako jaialdia.

Alonsotegi eskolan gabonak ospatzen ditugu urtero. Jaialdi bat prestatzen dugu eta guraso guztiak gonbidatuta egoten dira.
                             

Abenduaren 21ean lehen hiruhilabeteko azken eguna denez gabonetako jaialdia ospatzen dugu.Kurtso bakoitzak gauza ezberdinak egiten ditu,adibidez:-antzez lana mimo,abestiak…


Ihaz arte eskolan jaialdi bakarra egiten genuen, baina ume kopurua asko handitu denez eta jantokian ez garenez denak sartzen  orain 2 jaialdi egiten ditugu. Lehenengo jaialdian haur hezkuntzako umeak parte hartzen dute eta bigarrenean lehen hezkuntzakoak.  

Egun horretan goizeko 09:00 etan eskolara sartzen gara, baina lehen jaialdia 10:00etan hasten da.  Jaialdi bien bukaeran Olentzero agertzen da eta bere laguntzaz  bere  abestia abesten dugu.
 Ostean Olentzero txikiengana joaten da eta gela bakoitzerako   opari bat ekartzen du.
Jaialdia bukatzen denean  denok joaten gara gure klasera merendola bat egitera. Merendolan oso ondo pasatzen dugu eta janaria oso gozo dago
Eguna bukatzean. bakoitza bere etxera joaten da.gabonetako jaiak ondo pazatzeko.


ALBERTO ETA IXONE

Plutonen askatasuna

Iker Gomez eta Aielen

Pluton duela gutxi eguzki sistematik irten zen.
Pluton bere aurkikuntzatik Eguzki-sistemako bederatzigarren planetatzat hartua izan da eta horien artean txikiena .
2006ko abuztuaren 24an Nazioarteko Astronomia Elkarteak eginiko bileran Pluton planeta, planetaren definiziotik utzi eta planeta nano izendatu zuten. Tombough X planeta baten bila ari zen, Neptunoren orbita azaltzeko. Plutonen orbita-eszentrikotasun handiak eguzkitik hurbilen dagoen zortzigarrena bihurtzen du orbitaren zati batean. Erabakia hartu zenean Nazioarteko Astronomia Elkarteak Batzar Nagusiak osoko bilkuran aho batez, eguzki-sistemako planeta kopurua murriztea erabaki zuten bederatzitik zortzira.

Azkenik, IAU (International Astronomical Union) erabaki du, gure Eguzki-sistemaren planeten kopurua zortzikoa del

Udazkeneko produktuak



 Euskal Herrian udazkenean  hainbat  produktu  ereiten  eta beste hainbat jazotzen  dira.

Udazkeneko produktuak urriak dira batez ere euria eta eguzkiari esker. Euskal herrian eguraldi aproposa egiten du garai honetan landatezko baina batez ere jasotzeko. Hona hemen gure soloetan aerein eta jasotzen diren produktuen taula bat.

 

LANDATU
JASO
Artoa
Udarea,Madaria.
Garia
Hurra
Aza
Intxaurra
Azalorea
kalabaza
Eskarola
Gaztaina
Baratxuria
Sagarra
Baba
Artoa
Idarra
Barruna

kalabazina

Patata

piperra

Berenjena

tomatea

kipula

Elikaduren etiketa



Elikagaiak hobeki hautatzen laguntzen duten etiketak.
                                  
Supermerkatu batera sartzen garenean produkturen bat erostera, etiketa begiratzea ezin besteko lana da jakiteko produktu hori ondo dagoen ala ez.

Etiketen araudi berria egin dute eta horixe egongo da indarrean 2014. urtetik aurrera.Hona hemen berrikuntzak :
-Etiketen letra handiagoa jarri behar dute ,hobeto ikusteko .
-Elikagaiaren jatorria adierazi beharko du txerrikietan, ardikietan, ahuntz-haragian eta oilategiko animalietan.
-Elikagaiek zehazki zer-nolako gantzak dituzten adierazi beharko du etiketak.

EgileaK: Borja eta Amaia

Munduko hanburgesarik handiena



Atzo Londresen egin zuten munduko hanburgesarik handiena eta pisatzen zuen 365kg.

Ogiak 2,20 metro neurtzen zuen eta uhasak 15kg pisatzen zuen. 442 tomate moztu  zituzten eta 276 kipula erabili zituzten. 200kg. behi haragi zuen hamburgesak .
Mohamedek  eta Antoniok, Alonsotegiko eskolako bi ikasleek, egin dute errekor hau .

Egileak: Antonio eta Mohamed

Birziklatze ikurra ulertzeko gakoak

Sinbolo batzuen esanahia Mobius-en zirkulua da hau eta hiru gezietako bakoitzarekin birziklatzeko prozesuaren pausuetako bat adierazi nahi du: - materialak biltzea, - birziklatzea eta - birziklatutako produktuak erostea. Honek zehazten du, osotara hartuta, zenbat den material birziklatua. Konsumitzaileari adierazi nahi zaio hark hartu behar duela ardura hondakin hori leku egokian uzteko. 



 Honek zehazten du, osotara hartuta, zenbat den material birziklatua








Konsumitzaileari adierazi nahi zaio hark hartu behar duela ardura hondakin hori leku egokian uzteko.



Egileak: Ane eta Ibai

Haur gizentasuna

OKERREKO ELIKADURA OHITURAK ETA KOMENI BAINO JARDUERA FISIKO GUTXIAGO.
Ipar Ameriketako elikatzeko ohitura txarrak,tamalez, iritsi dira alde honetara. Haur gizentasuna ugaritzen ari da han eta hemen eta XXI. mendeko gaixotasun handienetakoa dela esan daiteke. 5 eta 12 urte bitarteko haurren etxeetara deitu dute aurreko datuak ateratzeko. Kontuan izan dute: nolako gosaria, hamaiketakoa eta askaria egiten duten , egunean zenbait otordu egiten duten eta zenbateko maiztasunez jaten duten elikagai multzo bakoitza. Espainiako Estatuan, adibidez, nerabezaro-aurrean dauden neska-mutilen % 45ek dauzkate pisu arazoak, % 26k gehiegizko pisua eta % 19 gizenak daude. Zifra horiek, gainera, ez dute hobera egin azken 10 urteetan.

Egileak: Ainize eta Ireri