Páginas

2013-01-28

Eskolan gosaltzen



ALONSOTEGI ESKOLAN PASADEN OSTIRALEAN GOSARI BIHOTZ OSASUNGARRIA EGIN DUGU.   

Egileak Alazne eta Olatz
 
Alonsotegi eskolako 3.zikloko ikasleak gosari bihotz osasungarria egin genuen pasaden ostiralean, azaroak 16an.Goizeko bederatzietan hasi ginen eta 10ak aldera  bukatu.

Gaur egun gaixotasun kardiobaskularrak dira lehenengo heriotza-arrazoia gure gizartean, eta indize hori gutxitzeko ezinbestekoa da prebentzioa. Horregatik erabaki genuen gosaria bihotz osasungarria prestatzea,  horrek daukan garrantzia jakiteko.

 Gosari on batek beti izan behar ditu zerealak: ogia, txigorkiak, malutak...; horiek egunean behar dugun energia emango digute. Gero, frutak, erregulatzaileak dira eta gorputzeko funtzionamendu hobeago bat izan dezagun laguntzen digu.

Egun horretako menua hau izan zen: laranja zuku naturala, kiwi, anana, gazta, irasagarra, indioilarra, olioa, ogia eta esnea kolakaorekin. Hiru mahaietan banatu ginen eta mahai bakoitzean andereño bat. Tripa beteta atera ginen jantokitik eta jarraian klasera abiatu ginen.

Euskara eguna



Alonsotegiko umeak lipdub  bat prestatu dute.
Egileak :LANDER  ETA  OLAIA
Alonsotegi eskolako ikasle guztiek euskara eguna ospatzeko lipdub bat prestatu dute.

Alonsotegiko eskolak bere lehenengo lipdubpa egin du. Lipdub bideo bat egitean datza. Musika aukeratuta eskola osotik entzunda, klase bakoitzak gauza desberdin bat prestatzen du. ´Euskaraz bizi nahi dut´ abestiarekin egin dute. Abesti hau Esne Beltza taldekoa da.

Alonsotegiko eskolako umeak ,2 urtetik 6mailara, atera dira bideoan:
- 2 urtekoak alfonbran eserita
- 3 urtekoak pasabidean
- 4 urtekoak pasabidean
- 5 urtekoak jantokiaren aurrean dantzatzen
- 1 mailakoak eskaileretan olatua egiten
- 2 mailakoak klasean
- 3. eta 4. mailakoak pasabidean olatua egiten
- 5 mailakoak klasean euritakoekin dantzan
- 6 mailakoak malabareak egiten pasabidean.
 - Ume batzuk irratian  playback egiten.

 Azkenean, ume guztiak sarrera nagusira joan dira eta euskara bizi nahi dut abestia abestu dute. Elkarbizitzako ordezkariak  beste umeen laguntzarekin sarreran abestiaren  leloa jarri dute .


EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU !



                                                          
                                                                                         
                                                                 

Alonsotegiko ibilbidea



 MEATEGI ETA KORTEN IBILBIDEA ALONSOTEGI HERRIAN   







ALONSOTEGI HERRIAK IBILBIDE BAT DU, MEATEGIAK ETA KORTAK IKUSTEKO 
 Egileak : Alex eta Naia

Ibilbidea udaletxean hasten da. Bertatik, Azordoiagara daramatzan errepidera ateratzen da.Auzo honetan,
San Juan baselizaren alboan, mendi-bidea hartu behar da, eta gure gidaria izango da ibilbide osoan zehar.

 Mendian gora, Azordoiaga errekaren parean ibiliko gara, harik eta lehenengo bidegurutzera iritsi arte. Bertan, Artiba auzora doan bidegurutze hartu. Bidegurutzetik hurbil, baina jendearen joan-etorrietatik Mentetxu meategia dago.

Lurpeko leizea zoragarria da benetan. Pistak mendi-bideak pinudiak eta gurbizti txikiak zeharkatzen ditu, harik eta Ordaolako nekazalturismora heldu arte .Hor ibilbidea bukatzen da eta nekatuta bazaude,Ordaolako nekazariek jaten emango dizute.      

Sai zuria Urkiolan

Egileak: Aida, Naiara eta Nahia



Urkiolako parke naturalean hegazti asko daude arriskuan eta hoien artean Sai Zuria.

Urkiolako Parkea Araba eta Bizkaiko lurralde historikoen artean kokatuta dago, besteak beste, Abadiño, Amorebieta, Atxondo, Dima, Durango, Izurtza, Mañaria eta Aramaio udalerrietan. Hor Sai Zuria dago kokatuta eta arriskuan dago.
Sai zuria  hegazti harraparia da, iparraldeko Afrikan, hego-mendebaldeko Europan eta hegoaldeko Asian,  bizi da. Neguan Afrika tropikalean igarotzen dute eta martxoaren hasiera aldera iristen dira Euskal Herrira.
Sai zuriaren burua eta atzealdea zuriak dira, eta hegaldirako lumak aldiz ilunagoak, ia beltzak. Luma zorrotzak dituzte lepoaren bueltan eta aurpegia hori-laranja  dute.
Haragijaleak dira, gehienbat sarraskijaleak, baina jakina da intsektuak, narrasti eta ugaztun txikiak, krustazeoak eta abar jaten dituztela.
Sai zuriak monogamoak dira. Urtean behin ugaltzen dira. Martxoa eta maiatza artean jartzen dituzte arrautzak. Kumaldi bakoitzean batetik hirura arrautza jartzen dituzte.
Urkiolako parkean gero eta sai zuri gutxiago daudenez hegazti hau babestu eta zainduegin behar dugu.

Eskolako azoka solidarioa

Jone eta Sabin


ALONSOTEGI ESKOLAN GABONETAN AZOKA SOLIDARIOA OSPATZEN DA .

Alonsotegiko eskolan,ikasleak azoka solidario bat ospatuko dute gabonetan . Ikasle bakoitzak,nahi dituen jostailuak ekarriko ditu etxetik,gero eskolan saltzeko.

Jostailuak bildu eta gero,5.mailako ikasleak jostailu guztiak atera, ikusi eta sailkatu egiten dituzte.

Eskolako sarreran kokatzen dira jostailuak salmentan. Salmentan ateratzen den diruarekin Nikaraguako ume bat besoetan hartzen dugu.Ume honen izena   Govani de Jesus.            da .

Jostailu bakoitza gehienez 3€ balioko du eta gutxienez 50 zentimo.Patio orduan ikasleak erosi ahal izango dute,eta gurasoak eskolako jaialdiaren egunean izango dute aukera.
 Pertsona nagusiak lagundu nahi badute  zerbait erosi gabe,borondatea eman ahal dute .

Gabonak Alonsotegin



Alonsotegi eskolako gabonetako jaialdia.

Alonsotegi eskolan gabonak ospatzen ditugu urtero. Jaialdi bat prestatzen dugu eta guraso guztiak gonbidatuta egoten dira.
                             

Abenduaren 21ean lehen hiruhilabeteko azken eguna denez gabonetako jaialdia ospatzen dugu.Kurtso bakoitzak gauza ezberdinak egiten ditu,adibidez:-antzez lana mimo,abestiak…


Ihaz arte eskolan jaialdi bakarra egiten genuen, baina ume kopurua asko handitu denez eta jantokian ez garenez denak sartzen  orain 2 jaialdi egiten ditugu. Lehenengo jaialdian haur hezkuntzako umeak parte hartzen dute eta bigarrenean lehen hezkuntzakoak.  

Egun horretan goizeko 09:00 etan eskolara sartzen gara, baina lehen jaialdia 10:00etan hasten da.  Jaialdi bien bukaeran Olentzero agertzen da eta bere laguntzaz  bere  abestia abesten dugu.
 Ostean Olentzero txikiengana joaten da eta gela bakoitzerako   opari bat ekartzen du.
Jaialdia bukatzen denean  denok joaten gara gure klasera merendola bat egitera. Merendolan oso ondo pasatzen dugu eta janaria oso gozo dago
Eguna bukatzean. bakoitza bere etxera joaten da.gabonetako jaiak ondo pazatzeko.


ALBERTO ETA IXONE

Plutonen askatasuna

Iker Gomez eta Aielen

Pluton duela gutxi eguzki sistematik irten zen.
Pluton bere aurkikuntzatik Eguzki-sistemako bederatzigarren planetatzat hartua izan da eta horien artean txikiena .
2006ko abuztuaren 24an Nazioarteko Astronomia Elkarteak eginiko bileran Pluton planeta, planetaren definiziotik utzi eta planeta nano izendatu zuten. Tombough X planeta baten bila ari zen, Neptunoren orbita azaltzeko. Plutonen orbita-eszentrikotasun handiak eguzkitik hurbilen dagoen zortzigarrena bihurtzen du orbitaren zati batean. Erabakia hartu zenean Nazioarteko Astronomia Elkarteak Batzar Nagusiak osoko bilkuran aho batez, eguzki-sistemako planeta kopurua murriztea erabaki zuten bederatzitik zortzira.

Azkenik, IAU (International Astronomical Union) erabaki du, gure Eguzki-sistemaren planeten kopurua zortzikoa del