Páginas

2014-01-20

EUSKAL HERRIA

EUSKAL HERRIA
 
Kokapena:Euskal Herria Europako herrialde bat da Frantzia eta Espaina artean dagoena. Euskararen eta euskaldunen herrialdea hain zuzen ere.



Lurraldeak:  Euskal Herriak zazpi lurralde ditu. Hauek dira beren izenak eta beraien hiriburuak:
  • Bizkaia: Bilbo
  • Gipuzkoa: Donostia
  • Araba: Gasteiz
  • Nafarroa: Iruña
  • Lapurdi: Baiona
  • Behe Nafarroa: Donibane Garazi
  • Zuberoa: Maule Lexterre


Erliebea: Euskal Herriko erliebea era askotakoa da. Iparraldetik hegoaldera 4 erliebe mota bereizten dira:

  • Nafarroko Prineoak
  •  Euskal mendiak
  •  Arabako lautada
  • Ebroko sakonunea.
Euskal Herriaren iparralde gehiena garaiera txikiko mendiz osaturik dago. Haien artetik ibai labur baina ur kantitate handikoak pasatzen dira,haran handiak sortuz.

 Pirineoa: Nafarroako iparralde osoan zehar hedatzen da. Euskal herriko mendirik altuenak kokatzen dira adibidez: Hiru Erregeen Mahaia

Euskal Mendiak mendizerra eta mendi-multzo batzuk dira,  kostaldea eta erdialdea banatzen dituztenak adibidez : Aizkorri, Anboto, Gorbeia..

Ibaiak: Euskal Herriko ibaiak hiru isurialdetakoak dira:
Kantauriar isurialdekoak , Atlantiar isurialdekoak eta mediterraniar isurialdekoak
·       Kantauriar isurialdeko:ibaiak laburrak baina ur kantitate handikoak dira.Kadagua, Ibaizabal,Oria, Bidasoa …
·       Atlantiar isurialdekoak:Errobi eta Aturri dira ibai garrantzitsuenak, Ipar Euskal Herrian
·       Mediterranei isurialdekoak:Ebro ibaia eta gure lurraldea zeharkatzen duten honen ibaiadarrak mediterraneo isurialdeko ibaiak dira:Irati,Arga, Erro …

BIBLIOGRAFIA:                                         EGILEAK: Lander
Textua Txanela 5 liburutik                                                              Mikel.C
Irudiak Internetetik , Google.es                                                       June      
                                                                                                                                  


    

HISTORIAURREA

Historiaurrea, historiaren lehen etapa da eta luzeena ere. Gizakia agertu zenean hasi zen, orain duela milioi bat urte inguru, eta duela 3.000 urte ingurura arte iraindu zuen.
Historiaurreak hiru aro ditu:
o   Paleolitoa
o   Neolitoa
o   Metal aroa


        
Paleolitoa: historiaurreko lehen aroa da.Gizakiak ehizan, arrantzan eta bilketan aritzen ziren janaria lortzeko.Atari zabaletan edo haitzuloetan bizi ziren, batzuk txaboletan ere bai, adarrez eta animalien larruz egindakoetan.
         Nomadak ziren hau da, ez zeukaten leku finkorik bizi izateko. Beraien jantziak animalien larruz egindakoak ziren. Ehizarako, zuloak egiten zituzten, eta gero, landarez estali. Animaliaren zulora erori eta irten ezinda geratzen zenean   ehizatu egiten zuten.

         Neolitoa: Aro horretako gizakiak sedentarioak ziren, hau da leku konkretu bat zeukaten bizitzeko.
Duela 7.000 urte inguru landareak hazten eta animaliak hezten hasi ziren. Laboreak eta abereak zaintzeko, haietatik gertu jarri behar izan zituzten eta lehenengo herrixkak sortu ziren.
         Garai hartan harri leunduko tresnak, ehungailu xumeak eta zeramikako ontziak egiten hasi ziren.
Herrixka haietan lanak berezitzen hasi ziren gizon-emakume batzuk zoroan lantzen arduratzen ziren; beste batzuk animaliak hezten eta; gainerakoak eskulangileak ziren.
        
Metal aroa: Duela 6.000 urte inguru metalezko objektuak egiten ikasi zuten: kobrezkoak, brontzezkoak eta burdinazkoak. Metalak oso gai preziatuak bihurtu ziren.
Hiri batzuk sortu ziren eta hiri bakoitzean buruzagi bat aukeratu zuten, ingurua antolatzeko eta erasoetatik babesteko.
Gizon-emakumeek lanak aldatu zituzten. Gizakiak garai hartan asmatu zuten gurpila, bela eta goldea.  

Bibliografia:


o   Testua:Ingurunearen ezaguera 6 SANTILLANA
o   Irudiak: www.google.es

Egileak
Maddi Castaños eta Jon García

2013-12-09

ELURRA

Guk neguko fenomeno naturalari buruzko iritziak eta argudioak emango dikizuegu: elurra.
Jende guztiari asko gustatzen zaio jolasteko oso dibertigarria delako baina, lan handia ematen du?
Neguan elurra egiten du beraz,lagunekin jolas dezakegu normalean jolasten ez dugun moduan.Horrexegatik jausten ba zara ez zara hainbeste min egingo.Urtaro guztietan ez dago eta  hori dela eta,gauza ezberdin asko eta dibertigarriak egin ditzakegu.Elurretako kirolak egin ditzakegu honela,ez dugu denbora galtzen.Elurra dago horrexegatik paisaiak politagoak dira.
Hala ere,desabantailak ere baditu. 
Elurra dagoenean, eguraldi hotza  egiten du  beraz,izozten gara. Elurraren  ondorioz  autoek errepidetatik ezin dute pasatu.Elurra dela eta jende asko ezin du lanera joan.Neguan hotza dago horregatik etxean  gelditu behar gara.Langileak lan handia egin behar dute beraz,denbora asko behar dute elurra kentzeko.Udaletxeak diru asko  behar du  kaleak garbitzeko baina hori dela eta langabezian daudenak soldata irabazten dute
Elurra lan handia ematen du baina heltzen denean jende guztia poztu egiten da eta asko dibertitzen da.


NAIA ETA ANE

TXAKURRAK OPARIAK IZANGO OTE?

Gabonak datoz eta jende pila batek Olentzerori txakur bat eskatzen dio. Baina ze alde onak eta ze alde txarrak ditu txakur bat etxean izateak?
Argi dago txakurrak etxean izatea oso ondo dagoela, zeren eta berarekin ondo pasatu ahal baituzu. Beste aldetik, etxera iristean atean itxaroten zaitu mimoak emateko eta hori dela eta, berarekin inoiz ez zara aspertzen..
Bai egia ikasi behar duzula nola zaindu  zeren eta txakur bat zaintzen ez baduzu gaixotu eta hil egin ahal da .Beraz ume batentzako oso ona da izaki bizidun baten ardura hartzea.
Baina batzuetan gauzak ez dira hain errazak.Txakurrek etxea zikintzen dute.Beste batzuetan , janari berezia eman behar diozu  eta diru asko gastatzen  duzu. Askotan,leku guztietan ilea aurkitzen duzu eta kaka egiten duenean hartu behar duzu.
Hau guztia esanda ez da erreza eta ez zaila ere txakur bat zaintzea.Zailena da  ardura hartzea baizik
Gure gomendioa da ondo zaintzen  baduzu eskatzea baina ez baduzu ondo zaintzen ez eskatzea.  


AISSA,IBAI ETA XABIER                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                  

2013-11-25

FUMIGATZAILEEN KUTXA


Inauteriak datoz eta birziklatzeko materialarekin mozorro errez bat egin nahi baduzue, orain azalduko dizuegu nola egiten den.

 

Hona hemen fumigatzaileen mozorroaren osagaiak:

 

  • Kutxa bat
  • Alkandora laukidun bat
  • Praka bat
  • Tutu bat
  •  

 

Eta orain………..Nola egiten den!

 

Lehenenik, bakero batzuk eta alkandora laukidun bat behar duzue adibidez jarraian daukazuena:

 Horretaz aparte, mozorroari gauza gehiago falta zaizkio. Fumigatzaileen kutxa!

Kutxa ez oso handia eta laukiduna izan behar duzue eta altzairuzko paperez forratu  behar duzue.
 

Geroago, kutxan zulo bat egin behar duzue  fumigatzaileek behar duten tutua jartzeko.

Hodia kutxaren zuloan sartu behar duzue eta zeloarekin ondo itsatsi behar duzue

ez askatzeko.Hori egin ondoren pegatina batzuk jarri ahal dituzue ondo gelditzeko.

EGILEAK: lANDER AGUADO, MIKEL COLOMA ETA JUNE GOIRIGOIZARRI

 

ILE ORDEA


Inauteriak berehala izango dira eta pailazoz mozorratu nahi baduzu, ile-orde bat nola egiten den azalduko dizugu. Gainera, gure proposamena, oso ekologikoa izango da birziklatzeko materiala erabiltzea proposatzen dizuegulako.

 
             Ile-ordea egiteko osagaiak

 
1-    Laranja sarea

2-   Opariak biltzeko koloretako xingolak

3-   Artaziak

 
Nola egin

              
 
 Lehenengoz, laranjen sarea hartu eta buruaren tamaina egokia dela ziurtatu.

             
 
 
 
 
 
                Jarraian,   opariak biltzeko kolore ezberdinetako  xingolak  zati txiki batzuk  artaziekin moztu.        
 
     

               Gero, xingolak sarean korapilo batzuekin lotu eta artaziekin kiribildu ditzakezu edo ere ile laua balitz moduan  utz ditzakezu.             

               
 
 
Ondoren beste xingola batzuekin gauza bera egin bestela ile-ordea burusoil geratuko zaizu.

                 
 
 
 
 
 
Amaitzen duzunean , koloretako xingolak ondo lotuta daudela ziurtatu egin behar duzu.

         Azkenean, mozorratzean, ile-ordea, gatxo txiki batzuekin buruan kokatu eta prest zaude inauterietan ondo pasatzeko.

 
 
 
EGILEAK: MADDI CASTAÑOS ETA JON GARCIA

2013-11-04

LEPOKOA



Gaur Ibaik eta nik  Ixonek lepoko polita eta modernoa nola egiten den azalduko dizuegu.

OSAGAIAK:

Supergen, papera, tenperak, lastatxoa, ura, artaziak , iragaz ontzia eta sokatxo bat.

NOLA EGIN:

Hasteko, papera zatitu eta uretan sartu behar da.

Papera uretan denbora bat egon eta gero, uretatik atera eta soberan dagoen ura iragazontziarekin kendu behar da.

Jarraian, paper bustiarekin orea egiten da

Gero,orearekin lastoatxoaren neurriak kontuan harturik ,bi karratu egin behar dira eta lastotxoaren inguruan biribildu zuloak estali gabe.

Ondoren, lepokoa bukatzeko, orearekin triangelu bat egin eta karratuan kolarekin itsatsi.

Lehortu baino lehen,   lastatxotik soka bat sartu eta sokako bi puntak lotu behar dira.

Azkenik,lehor dagoenean margotu eta nahi izatekotan,soberan gelditu zaizun orearekin zirkuluak edo beste apaingarri egin ahal dituzu.




 Ixone  eta Ibai