Páginas

2013-01-23

Gabonetako kontsumoa



 Gai hau oso interesgarria da zeren eta orain dela gutxi Bilbon eta hainbat herri eta hirietan argiak eta gabonetako apaingarriak ipintzen ari direlako.

Argiak ipintzeak alde ona eta alde txarra ditu beraz, has gaitezen gaia hau aztertzen.

Ezer baino lehen,jende pilo batek uste du argiak onak direla kaleak oso politak geratzen direlako, baina, guk  uste dugu argiek asko kontsumitzen dutela eta horregatik udaletxeak diru asko gastatzen du.

Era berean, jendeak argiak ipintzen lanpostua lortzen du. Baina zuhaitzetarako, txorientzako eta abarrentzako txarra da, bero asko sortzen dutelako.

Aurreko guztia laburbilduz, uste dugu argiak txarrak direla energia asko kontsumitzen dutelako. Beraz,argien kopurua murrizten baditugu kaleak hobeto egongo dira.

Egileak: Marko Gros eta Onintza Ferrero

2013-01-09

Perretxikoen bila



Udazkenean perretxikoak hazten dira eta jendea mendira doa hartzera.
Perretxikoa onddoaren fruitua da.
Hiru atal ditu: oina,zurtoina  eta txapela. Basoko fruitu hauek oso preziatuak dira jateko beraz,azken urteetan jende asko mendira joaten da. Baina jendeak badaki zer egin behar den hartzeko?
  1. Egurrezko otar bat eta laban bat har itzazu.
  2. Hostoak kanporatzen dituzu eta honela  perretxikoa agerian izango duzu. Kolorea, forma, usaina… begira itzazu ea pozoitsua den edo ez.
  3. Perretxiko bat hartzen baduzu moztu labanez eta gero garbitu  pixka bat
  4. Perretxikoari moztu zati bat ea  esnea ateratzen bazaion, kolorez aldatzen badu... aztertu
  5. EZ BAZAUDE ZIUR EZ HARTU!



Egileak: Sendoa eta Iker. M

Google maps



Google maps leku jakin batera ailegatzeko balio duen mapa interaktibo bat da.Programa honek aukera asko ematen dizu zure helburura ailegatzeko. Hona hemen orientabideak:



1-Hasteko,googlen sartu behar zara eta han maps jartzen duen lekuan klikatu.





  
2-Ondoren, eskuinean mapa bat
ikusiko duzu.





3-Goialdean , ikusiko duzun barratxo batean zuk ailegatu nahi duzun herriaren izena idatzi eta luparen irudian klikatu.






4-Gero, ezkerraldean idatzi  behar duzu nondik nora joan nahi duzun eta  “bilatu” botoian sakatu.



                                 

Google maps-ek aukera gehiago ematen dizkizu baina, guk nola ailegatu leku batetik bestera azaldu dugu. Posibilitate asko daude, aztertu!
Egileak: Olatz  eta Alazne

Pasta entsalada



SARRERA:        
Astelehenen batean Gernikako azokara joaten bazara eta pasta erosten baduzu hemen daukazue errezeta gozo bat.
OSAGAIAK:

  • 4 pasta-zinta
  • Tomate bat
  • 150g gazta fresko
  • 150g txanpinoi
  • Baratxuri ale bat
  • Arrauts egosi baten gorringoa
  • Olioa
  • Ozpina
  • Gatza
NOLA EGIN:
Hasteko,   ozpin lau koilarakada oliorekin,  koilarara erdi gatzekin eta gorringo xehatuarekin nahastu eta utz ezazu i nahasketa jalkitzen.
Gero, egosi pasta ur-gatzetan. Behin egositakoan, ura kendu eta utzi hozten. Bestalde, tomatea zuritu eta dado formako zatietan ebaki.
Geroago, txanpinoiak xaflatan ebaki eta salteatu zartaginean koilarakada bat oliorekin eta baratxuri ale batekin.
Azkenik, ebaki gazta dado formako zatietan eta entsalada osatzeko, nahastu ozpin-olioa pastarekin.
Jarri ontzi batean eta gehitu gazta, tomatea eta azkenik txanpinoi epelak.
ETA HOR DAUKAZUE PASTAKO ENTSALADAREN  ERREZETA,ON EGIN!! =)

Aida, Naiara eta Nahia