Páginas

2013-01-28

Gabonak



Alonsotegi eskolan gabonak ospatuko ditugu.

Egileak: Maddi eta Xabier

Alonsotegi eskolan, abenduaren 21ean gabonetako jaialdia ospatuko dugu.

 Gure eskolan lehen jaialdi bakarra egiten genuen, baina orain ume gehiago daudenez  eta ez garenez jantokian sartzen,  bi jaialdi ospatzen ditugu. Lehenengo jaialdian  haur hezkuntzako umeak parte hartzen dute eta bigarren jaialdian  lehen hezkuntzakoak.

Ikasleak 09:00etan  etortzen dira ,baina,jaialdia 10:00ak   arte ez da izaten. Jaialdian dantzak, kantak eta antzez lanak egiten ditugu gurasoen aurrean.

Jaialdiaren ostean Olentzero etortzen da, eta bere kanta abesten dugu. Olentzero haur hezkuntzako geletatik pasatzen da eta klase bakoitzari opari bat ekartzen dio.

Lehen hezkuntzakoek merendola bat egiten dugu, eta gurasoentzako pastak eta kafea egoten da.

Jaialdia bukatzen denean denok, poz-pozik etxera joaten gara gabonetako jaiak ospatzera.         

Kirolaren garrantzia



Egileak: Sendoa eta Iker M

Gaur egun ez dago eztabaidarik kirol jarduerak ume eta nerabeengan dituen ondorio eta eragin positiboak . Medikuen arabera kirola egitea ona da gaixotasun asko ez edukitzeko.
Kirola egiteko beste norbaitekin joatea ona  da, bion artean motibatzeko.
   Lehen egunean 10 edo 15 minutu egitea nahikoa da  poliki-poliki  fisikoa hartzen joateko eta hemendik aurrera  denbora gehietzen joan ahal gara.
   Hasi aurretik beroketa ariketak  egitea ezinbestekoak dira  mina edo zerbait  ez apurtzeko.
    Arnasa sudurretik hartu eta gero ahotik bota behar da.
 Kirola egin aurretik zerbait jan behar da adibidez: fruta freskua edo barazkiak.
 Argi dago kirola egiteko arropa egokia eraman behar dela: arina ,izerdia mantentzekoa, hau da arropa termikoa.

 Gu kirolaren alde gaude osasunerako ona delako eta ondo sentitzen zarelako egin ostean.

Gosaria eskolan



Alonsotegi eskolako 3.ziklokoak eskolan gosaldu genuen.

Egileak Onintza eta Marko

Egun horretan etxetik gosaldu gabe etorri ginen eskolara.Gosaria 9:00etatik 9:30taraino iraundu zuen.
Gosari a zein den gosari osasungarria  ikusteko egin genuen
JGosaltzeko   esnea,kolakaoa,kiwia,zukua,irasagarra,anana,ogia, indio-oilarra eta olioa zegoen.
Ikasle guztiak 3 mahaietan banatu ginen.
Gure menuak elikagai eraikitzaile energetiko eta erregulatzaileak zituen ,horregatik,esan ahal dugu gosaria bihotz osasungarria dela 
Azkenean gosaria bukatu ondoren denok tripa beteta ikastera joan ginen.

Eskolan gosaltzen



ALONSOTEGI ESKOLAN PASADEN OSTIRALEAN GOSARI BIHOTZ OSASUNGARRIA EGIN DUGU.   

Egileak Alazne eta Olatz
 
Alonsotegi eskolako 3.zikloko ikasleak gosari bihotz osasungarria egin genuen pasaden ostiralean, azaroak 16an.Goizeko bederatzietan hasi ginen eta 10ak aldera  bukatu.

Gaur egun gaixotasun kardiobaskularrak dira lehenengo heriotza-arrazoia gure gizartean, eta indize hori gutxitzeko ezinbestekoa da prebentzioa. Horregatik erabaki genuen gosaria bihotz osasungarria prestatzea,  horrek daukan garrantzia jakiteko.

 Gosari on batek beti izan behar ditu zerealak: ogia, txigorkiak, malutak...; horiek egunean behar dugun energia emango digute. Gero, frutak, erregulatzaileak dira eta gorputzeko funtzionamendu hobeago bat izan dezagun laguntzen digu.

Egun horretako menua hau izan zen: laranja zuku naturala, kiwi, anana, gazta, irasagarra, indioilarra, olioa, ogia eta esnea kolakaorekin. Hiru mahaietan banatu ginen eta mahai bakoitzean andereño bat. Tripa beteta atera ginen jantokitik eta jarraian klasera abiatu ginen.

Euskara eguna



Alonsotegiko umeak lipdub  bat prestatu dute.
Egileak :LANDER  ETA  OLAIA
Alonsotegi eskolako ikasle guztiek euskara eguna ospatzeko lipdub bat prestatu dute.

Alonsotegiko eskolak bere lehenengo lipdubpa egin du. Lipdub bideo bat egitean datza. Musika aukeratuta eskola osotik entzunda, klase bakoitzak gauza desberdin bat prestatzen du. ´Euskaraz bizi nahi dut´ abestiarekin egin dute. Abesti hau Esne Beltza taldekoa da.

Alonsotegiko eskolako umeak ,2 urtetik 6mailara, atera dira bideoan:
- 2 urtekoak alfonbran eserita
- 3 urtekoak pasabidean
- 4 urtekoak pasabidean
- 5 urtekoak jantokiaren aurrean dantzatzen
- 1 mailakoak eskaileretan olatua egiten
- 2 mailakoak klasean
- 3. eta 4. mailakoak pasabidean olatua egiten
- 5 mailakoak klasean euritakoekin dantzan
- 6 mailakoak malabareak egiten pasabidean.
 - Ume batzuk irratian  playback egiten.

 Azkenean, ume guztiak sarrera nagusira joan dira eta euskara bizi nahi dut abestia abestu dute. Elkarbizitzako ordezkariak  beste umeen laguntzarekin sarreran abestiaren  leloa jarri dute .


EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU !



                                                          
                                                                                         
                                                                 

Alonsotegiko ibilbidea



 MEATEGI ETA KORTEN IBILBIDEA ALONSOTEGI HERRIAN   







ALONSOTEGI HERRIAK IBILBIDE BAT DU, MEATEGIAK ETA KORTAK IKUSTEKO 
 Egileak : Alex eta Naia

Ibilbidea udaletxean hasten da. Bertatik, Azordoiagara daramatzan errepidera ateratzen da.Auzo honetan,
San Juan baselizaren alboan, mendi-bidea hartu behar da, eta gure gidaria izango da ibilbide osoan zehar.

 Mendian gora, Azordoiaga errekaren parean ibiliko gara, harik eta lehenengo bidegurutzera iritsi arte. Bertan, Artiba auzora doan bidegurutze hartu. Bidegurutzetik hurbil, baina jendearen joan-etorrietatik Mentetxu meategia dago.

Lurpeko leizea zoragarria da benetan. Pistak mendi-bideak pinudiak eta gurbizti txikiak zeharkatzen ditu, harik eta Ordaolako nekazalturismora heldu arte .Hor ibilbidea bukatzen da eta nekatuta bazaude,Ordaolako nekazariek jaten emango dizute.      

Sai zuria Urkiolan

Egileak: Aida, Naiara eta Nahia



Urkiolako parke naturalean hegazti asko daude arriskuan eta hoien artean Sai Zuria.

Urkiolako Parkea Araba eta Bizkaiko lurralde historikoen artean kokatuta dago, besteak beste, Abadiño, Amorebieta, Atxondo, Dima, Durango, Izurtza, Mañaria eta Aramaio udalerrietan. Hor Sai Zuria dago kokatuta eta arriskuan dago.
Sai zuria  hegazti harraparia da, iparraldeko Afrikan, hego-mendebaldeko Europan eta hegoaldeko Asian,  bizi da. Neguan Afrika tropikalean igarotzen dute eta martxoaren hasiera aldera iristen dira Euskal Herrira.
Sai zuriaren burua eta atzealdea zuriak dira, eta hegaldirako lumak aldiz ilunagoak, ia beltzak. Luma zorrotzak dituzte lepoaren bueltan eta aurpegia hori-laranja  dute.
Haragijaleak dira, gehienbat sarraskijaleak, baina jakina da intsektuak, narrasti eta ugaztun txikiak, krustazeoak eta abar jaten dituztela.
Sai zuriak monogamoak dira. Urtean behin ugaltzen dira. Martxoa eta maiatza artean jartzen dituzte arrautzak. Kumaldi bakoitzean batetik hirura arrautza jartzen dituzte.
Urkiolako parkean gero eta sai zuri gutxiago daudenez hegazti hau babestu eta zainduegin behar dugu.