Páginas

2010-04-20

Eskola 2.0

Ordenadorekin hasi baino lehen, ikasleek daukaten urduritasuna lasaitzea ezinbesteko dela uste dut, beraz erabiltzeko arauak, banatzeko eta gordetzeko arduradunak prestatzea komenigarria da. Arduradunak izendatu eta gero, atera egin genituen zabaldu eta mahaigaina zein hasi menua aztertu. Geroago, itxi ordenadoreak eta ardunadunek bere lekuan gorde. Horretarako, ikasle bakoitzari dagokion lekua izenarekin prestatu nuen.
Hurrengo saioan, Open Ofiice-en Writer programarekin, testu errez bat sortu kasurako, errezeta bat, internetetik eskuratutako irudia aukeratu, kopiatu eta itsatsi dokumentuarekin eta gorde sareko 5. mailako karpeta barruan.
Horretarako, bi irakasle egon ginen gelan zalantza guztiak zuzentzeko.
Hau egun berezia zen baina, bizirik ateratzea lortu genuen. Ikasleak berriz, poz-pozik atera ziren.