Páginas

2014-01-22

ANIMALIEN SAILKAPENA

Animaliak izaki bizidunak dira eta beste izaki bizidun batzuk jaten dituzte.
Izaki bizidun hauek hainbat modutara sailkatzen dira :
·        Ugaltzeko moduaren arabera
·        Elikatzeko moduaren arabera
·        Animalien gorputzaren barne egituraren arabera
Ugaltzeko modua: kontuan izanda: obiparoak eta bibiparoak izan daitezke.
Obiparoak: Arrautzetatik jaiotzen direnak. Adibidez:
Arrainak obiparoak dira, arrautzetatik jaiotzen dira.
Bibiparoak: amaren sabeletik jaiotzen direnak. 
Adibidez:                                                    
Zaldia bibiparoa da, amaren sabeletik jaiotzen baita.
Baina elikatzeko ohiturak hartzen baditugu hiru talde bereizten ditugu:
Belarjaleak: Landareak jaten dituztenak dira. Adibidez:     Ardia belarjalea da, landareak jaten dituelako.                                       
·        Haragijaleak: haragia jaten dutenak dira. Adibidez:
Azeria haragijale dira, haragia jaten dute.
·        Orojaleak: Denetarik jaten dituztenak dira. Adibidez:
Txerriak orojaleak dira.
Eta bukatzeko azken sailkapenak:
Arrainak: Uretan bizi diren izaki bizidunak dira eta ezkatak dituzte. Adibidez: Sardin
Narrastiak: Lehorreko animaliak dira.  Eta ez daukate hankarik beraz narras egiten dute zorutik.Adibidez: Sugea
Anfibioak: Anfibioak   nahiz eta uretan jaio  lehorrean bizi ahal dira. Adibidez: Igela            
Hegaztiak: Lehorreko animaliak dira eta ia guztiek hegan
egiten dute.Haien gorputza lumaz estalirik daude Adibidez: Loroa                                                            
             Arriskuan dauden animaliak hauek dira: hontzak, lehoiak, pandak, Itsas txakurra …
Egileak: Aitor eta Ane




2014-01-20

EUSKAL HERRIA

EUSKAL HERRIA
 
Kokapena:Euskal Herria Europako herrialde bat da Frantzia eta Espaina artean dagoena. Euskararen eta euskaldunen herrialdea hain zuzen ere.



Lurraldeak:  Euskal Herriak zazpi lurralde ditu. Hauek dira beren izenak eta beraien hiriburuak:
  • Bizkaia: Bilbo
  • Gipuzkoa: Donostia
  • Araba: Gasteiz
  • Nafarroa: Iruña
  • Lapurdi: Baiona
  • Behe Nafarroa: Donibane Garazi
  • Zuberoa: Maule Lexterre


Erliebea: Euskal Herriko erliebea era askotakoa da. Iparraldetik hegoaldera 4 erliebe mota bereizten dira:

  • Nafarroko Prineoak
  •  Euskal mendiak
  •  Arabako lautada
  • Ebroko sakonunea.
Euskal Herriaren iparralde gehiena garaiera txikiko mendiz osaturik dago. Haien artetik ibai labur baina ur kantitate handikoak pasatzen dira,haran handiak sortuz.

 Pirineoa: Nafarroako iparralde osoan zehar hedatzen da. Euskal herriko mendirik altuenak kokatzen dira adibidez: Hiru Erregeen Mahaia

Euskal Mendiak mendizerra eta mendi-multzo batzuk dira,  kostaldea eta erdialdea banatzen dituztenak adibidez : Aizkorri, Anboto, Gorbeia..

Ibaiak: Euskal Herriko ibaiak hiru isurialdetakoak dira:
Kantauriar isurialdekoak , Atlantiar isurialdekoak eta mediterraniar isurialdekoak
·       Kantauriar isurialdeko:ibaiak laburrak baina ur kantitate handikoak dira.Kadagua, Ibaizabal,Oria, Bidasoa …
·       Atlantiar isurialdekoak:Errobi eta Aturri dira ibai garrantzitsuenak, Ipar Euskal Herrian
·       Mediterranei isurialdekoak:Ebro ibaia eta gure lurraldea zeharkatzen duten honen ibaiadarrak mediterraneo isurialdeko ibaiak dira:Irati,Arga, Erro …

BIBLIOGRAFIA:                                         EGILEAK: Lander
Textua Txanela 5 liburutik                                                              Mikel.C
Irudiak Internetetik , Google.es                                                       June      
                                                                                                                                  


    

HISTORIAURREA

Historiaurrea, historiaren lehen etapa da eta luzeena ere. Gizakia agertu zenean hasi zen, orain duela milioi bat urte inguru, eta duela 3.000 urte ingurura arte iraindu zuen.
Historiaurreak hiru aro ditu:
o   Paleolitoa
o   Neolitoa
o   Metal aroa


        
Paleolitoa: historiaurreko lehen aroa da.Gizakiak ehizan, arrantzan eta bilketan aritzen ziren janaria lortzeko.Atari zabaletan edo haitzuloetan bizi ziren, batzuk txaboletan ere bai, adarrez eta animalien larruz egindakoetan.
         Nomadak ziren hau da, ez zeukaten leku finkorik bizi izateko. Beraien jantziak animalien larruz egindakoak ziren. Ehizarako, zuloak egiten zituzten, eta gero, landarez estali. Animaliaren zulora erori eta irten ezinda geratzen zenean   ehizatu egiten zuten.

         Neolitoa: Aro horretako gizakiak sedentarioak ziren, hau da leku konkretu bat zeukaten bizitzeko.
Duela 7.000 urte inguru landareak hazten eta animaliak hezten hasi ziren. Laboreak eta abereak zaintzeko, haietatik gertu jarri behar izan zituzten eta lehenengo herrixkak sortu ziren.
         Garai hartan harri leunduko tresnak, ehungailu xumeak eta zeramikako ontziak egiten hasi ziren.
Herrixka haietan lanak berezitzen hasi ziren gizon-emakume batzuk zoroan lantzen arduratzen ziren; beste batzuk animaliak hezten eta; gainerakoak eskulangileak ziren.
        
Metal aroa: Duela 6.000 urte inguru metalezko objektuak egiten ikasi zuten: kobrezkoak, brontzezkoak eta burdinazkoak. Metalak oso gai preziatuak bihurtu ziren.
Hiri batzuk sortu ziren eta hiri bakoitzean buruzagi bat aukeratu zuten, ingurua antolatzeko eta erasoetatik babesteko.
Gizon-emakumeek lanak aldatu zituzten. Gizakiak garai hartan asmatu zuten gurpila, bela eta goldea.  

Bibliografia:


o   Testua:Ingurunearen ezaguera 6 SANTILLANA
o   Irudiak: www.google.es

Egileak
Maddi Castaños eta Jon García