Páginas

2014-01-20

HISTORIAURREA

Historiaurrea, historiaren lehen etapa da eta luzeena ere. Gizakia agertu zenean hasi zen, orain duela milioi bat urte inguru, eta duela 3.000 urte ingurura arte iraindu zuen.
Historiaurreak hiru aro ditu:
o   Paleolitoa
o   Neolitoa
o   Metal aroa


        
Paleolitoa: historiaurreko lehen aroa da.Gizakiak ehizan, arrantzan eta bilketan aritzen ziren janaria lortzeko.Atari zabaletan edo haitzuloetan bizi ziren, batzuk txaboletan ere bai, adarrez eta animalien larruz egindakoetan.
         Nomadak ziren hau da, ez zeukaten leku finkorik bizi izateko. Beraien jantziak animalien larruz egindakoak ziren. Ehizarako, zuloak egiten zituzten, eta gero, landarez estali. Animaliaren zulora erori eta irten ezinda geratzen zenean   ehizatu egiten zuten.

         Neolitoa: Aro horretako gizakiak sedentarioak ziren, hau da leku konkretu bat zeukaten bizitzeko.
Duela 7.000 urte inguru landareak hazten eta animaliak hezten hasi ziren. Laboreak eta abereak zaintzeko, haietatik gertu jarri behar izan zituzten eta lehenengo herrixkak sortu ziren.
         Garai hartan harri leunduko tresnak, ehungailu xumeak eta zeramikako ontziak egiten hasi ziren.
Herrixka haietan lanak berezitzen hasi ziren gizon-emakume batzuk zoroan lantzen arduratzen ziren; beste batzuk animaliak hezten eta; gainerakoak eskulangileak ziren.
        
Metal aroa: Duela 6.000 urte inguru metalezko objektuak egiten ikasi zuten: kobrezkoak, brontzezkoak eta burdinazkoak. Metalak oso gai preziatuak bihurtu ziren.
Hiri batzuk sortu ziren eta hiri bakoitzean buruzagi bat aukeratu zuten, ingurua antolatzeko eta erasoetatik babesteko.
Gizon-emakumeek lanak aldatu zituzten. Gizakiak garai hartan asmatu zuten gurpila, bela eta goldea.  

Bibliografia:


o   Testua:Ingurunearen ezaguera 6 SANTILLANA
o   Irudiak: www.google.es

Egileak
Maddi Castaños eta Jon García

No hay comentarios:

Publicar un comentario