Páginas

2013-04-30

LAPIKO BATEN EZTANDA

Leioko Ostalaritza Eskolan leherketa bat egon da.
 
Egileak :Maddi Castaños,Christian Gonzalez eta Olaia Ortiz

Leioko leherketa zauritutako bi ikasleek  sendagileak jaso dituzte
Leioako Ostalaritza Eskolan lapiko batek eztanda egin du eta bost ikasle zaurituta atera dira.
Leherketan zauritutako bi ikasleek  sendagileak jaso dituzte.
Atzo, 2013ko apirilaren 18an, ikasleak janaria prestatzen ari ziren  eta bat-batean lapiko batek eztanda egin zuen eta horren ondorioz,  bost ikasle zaurituta atera ziren. Berehala larrialdietako zerbitzuetara deitu eta laster joan ziren, beraien bila.Zaurituen  artean bat han bertan sendatu omen zuten eta beste lauak berriz, helikopteroz Gurutze ospitalera eraman zituzten.
Hango mediku zerbitzuak jakinarazi dute batek gorputzeko %14 erreta daukala. Hala ere, medikuen hitzak ´´bere egoera ez da hain larria``. Beste hirurak gorputzeko %8, %6 eta %3 erreta daukate.
Zaurituak hiru mutil eta bi neska izan dira . Bi mutil Baionakoak ziren eta Leioaren unibertsitatea nola funtzionatzen duen ikastera etorri ziren. Beste ikasle batzuk komentatu dute ´´espero dutela laster sendatzea``.
Beste lekukoen esanetan ´´nahiz eta zaurituei atzeko partetik atera nik ikusi diet aurpegia eta sorbalda erreta zeramatela``.