Páginas

2013-01-28

Gabonak Alonsotegin



Alonsotegi eskolako gabonetako jaialdia.

Alonsotegi eskolan gabonak ospatzen ditugu urtero. Jaialdi bat prestatzen dugu eta guraso guztiak gonbidatuta egoten dira.
                             

Abenduaren 21ean lehen hiruhilabeteko azken eguna denez gabonetako jaialdia ospatzen dugu.Kurtso bakoitzak gauza ezberdinak egiten ditu,adibidez:-antzez lana mimo,abestiak…


Ihaz arte eskolan jaialdi bakarra egiten genuen, baina ume kopurua asko handitu denez eta jantokian ez garenez denak sartzen  orain 2 jaialdi egiten ditugu. Lehenengo jaialdian haur hezkuntzako umeak parte hartzen dute eta bigarrenean lehen hezkuntzakoak.  

Egun horretan goizeko 09:00 etan eskolara sartzen gara, baina lehen jaialdia 10:00etan hasten da.  Jaialdi bien bukaeran Olentzero agertzen da eta bere laguntzaz  bere  abestia abesten dugu.
 Ostean Olentzero txikiengana joaten da eta gela bakoitzerako   opari bat ekartzen du.
Jaialdia bukatzen denean  denok joaten gara gure klasera merendola bat egitera. Merendolan oso ondo pasatzen dugu eta janaria oso gozo dago
Eguna bukatzean. bakoitza bere etxera joaten da.gabonetako jaiak ondo pazatzeko.


ALBERTO ETA IXONE

No hay comentarios:

Publicar un comentario