Páginas

2013-01-23

GABONETAKO ARGIAK ETA ENERGIA KONTSUMOA



Gai honek interes handia du. Izan ere, Gabonak laister heltzear daudelako eta hirietan eta herrietan argiak jartzen dituztelako. Askoren ustez, argiak ipintzea polita da eta alaitasuna erakartzen du, baina…Hala ote da benetan? Gai hau aztertzeko honako puntuak erabiliko ditugu:

         Ezer baino lehen, gabonetako apaingarriak politak eta deigarriak direla, baita ere, herriak eta hiriak alaitzen dituztela esan behar dugu.
         Bestalde, apaingarri hauek jartzeko jendea behar da eta honen ondorioz, pertsonek lanpostua lortzen dute Gabonak irauten duten bitartean.
         Baina alde txarrak ere badaude. Energia asko gastatzen dute eta batzuetan , jendeak ez ditu zaintzen. Dudarik gabe, gastu gehiago daude eta argi dago zuhaitzentzako argien beroa txarra dela eta baliteke, egunen batean, zuhaitzak sua hartzea.

         Aurreko guztia laburbilduz, hau esan ahal da: argiak politak direla eta alaitasuna erakartzen dutela nahiz eta alde txarrak izan.
         Ondorioz, guk proposatzen dugu denbora gutxiago argiak pistuta egotea; hau da,  ordutegi zehatz batean herria  argitzea.

         Gogoratu beraz, zaindu Gabonetako apaingarriak eta ondo pasa Gabonetan!


Egileak:
Olatz Herrera eta Alazne García

No hay comentarios:

Publicar un comentario