2012ko Urriaren 22an Alonsotegi eskolako 3.zikloko ikasleak Gernikako
azokara joan ginen. Orain bi urte, Agenda
21eko proiektuan “Elikadura” gaiarekin
hasi ginen eta aurten “Bertako eta garaiko”
produktuen inguruan lana egingo dugunez , Bizkaiko baserriko produktuen
azokarik famatuena bisitatzea erabaki genuen.Hor bertan ikusi nahi genuen nola
baserritarrek lantzen dituzten produktuak, zein prezioetan eta abar. Horretaz
gain, Gernika herria bistatu nahi genuen eta hona hemen egin genuen ibilbidea.
Ibilalditxoa
Gernikako merkatuan bertan hasiko dugu. Hortik, Andra Mari kalea hartuta,
Foruen plazara helduko gara. Udaletxea eta, parean, lehengo epaitegiaren
eraikina, egun Bakearen Museoa hartzen duena, nabarmendu behar ditugu han.
Erdian, berriz, On Tello 1366an hiribildua fundatu zuen kondeari eskainitako
monumentua dago.
Plazaren
beste aldeko eskaileretatik, udalerriaren goialdera iritsiko gara. Eskuinera,
Santa Maria eliza dago eta, atzean, berriz, Alegria jauregia (Euskal Herriaren
Museoaren egoitza) eta Europako Herrien parkea. Parke ederra da, begien
gozamenerako, eta, berdetasunaren erdian, aire librean dauden bi eskultura
handi ikusiko ditugu: Gure aitaren etxea eta Large figure in a shelter (Figura
handia babeslekuan) Eduardo Txillidaren eta Henry Mooren lanak, hain zuzen.
Parketik
Gernikako Batzar-Etxea ikus daiteke. Bizkaiko Batzar Nagusien osoko bilkurak
egiten dira bertan eta, inguruan, lorategi ederrak ditu. Erakinaren ondoan dago
Gernikako zuhaitz mitikoa. Antzina, arbolaren azpian egiten zituzten batzarrak,
eta, horrezaz gain, Bizkaiko jaurerriko foruak edo lege propioak sinatzen
zituzten han. Egun, haritz zaharraren enborraren zati bat ikusgai dago bertan.
Ez da lehenengo arbolarena, baina egun gordetzen den zatirik zaharrena da. Haren
oinordekoa 1860an landatu zuten eta 2004. urtera arte egon zen zin egiteko
tribunaren aurrean. Azkenik, haritz berria 2005eko otsailaren 25ean jarri
zuten, ohitura zaharrari eusteko.
Egileak:Onintza eta Marko
No hay comentarios:
Publicar un comentario