Páginas

2013-01-28

Haur gizentasuna

OKERREKO ELIKADURA OHITURAK ETA KOMENI BAINO JARDUERA FISIKO GUTXIAGO.
Ipar Ameriketako elikatzeko ohitura txarrak,tamalez, iritsi dira alde honetara. Haur gizentasuna ugaritzen ari da han eta hemen eta XXI. mendeko gaixotasun handienetakoa dela esan daiteke. 5 eta 12 urte bitarteko haurren etxeetara deitu dute aurreko datuak ateratzeko. Kontuan izan dute: nolako gosaria, hamaiketakoa eta askaria egiten duten , egunean zenbait otordu egiten duten eta zenbateko maiztasunez jaten duten elikagai multzo bakoitza. Espainiako Estatuan, adibidez, nerabezaro-aurrean dauden neska-mutilen % 45ek dauzkate pisu arazoak, % 26k gehiegizko pisua eta % 19 gizenak daude. Zifra horiek, gainera, ez dute hobera egin azken 10 urteetan.

Egileak: Ainize eta Ireri

No hay comentarios:

Publicar un comentario