Urkiolako parke
naturalean hegazti asko daude arriskuan eta hoien artean Sai Zuria.
Urkiolako Parkea Araba eta Bizkaiko lurralde historikoen artean
kokatuta dago, besteak beste, Abadiño,
Amorebieta, Atxondo, Dima, Durango, Izurtza,
Mañaria eta Aramaio
udalerrietan. Hor Sai Zuria dago kokatuta eta arriskuan dago.
Sai zuria hegazti harraparia da, iparraldeko Afrikan,
hego-mendebaldeko Europan eta hegoaldeko Asian, bizi da. Neguan
Afrika tropikalean igarotzen dute eta martxoaren hasiera aldera iristen dira
Euskal Herrira.Sai zuriaren burua eta atzealdea zuriak dira, eta hegaldirako lumak aldiz ilunagoak, ia beltzak. Luma zorrotzak dituzte lepoaren bueltan eta aurpegia hori-laranja dute.
Haragijaleak dira, gehienbat sarraskijaleak, baina jakina da intsektuak, narrasti eta ugaztun txikiak, krustazeoak eta abar jaten dituztela.
Sai zuriak monogamoak dira. Urtean behin ugaltzen dira. Martxoa eta maiatza artean jartzen dituzte arrautzak. Kumaldi bakoitzean batetik hirura arrautza jartzen dituzte.
Urkiolako parkean gero eta sai zuri gutxiago daudenez hegazti hau babestu eta zainduegin behar dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario