Páginas

2013-10-21

GAZTELUA ERASOTZEN

        Aste honetan, gure eskolan, euskara astea ospatzen dugu eta 1. patioan jolasak ditugu. Hau han egingo den jolas bat da: Gaztelua erasotzen.
Guk jolas hau aukeratu dugu oso dibertigarria delako.

MATERIALA:

1.30 baloi (15 baloi talde bakoitzarentzat.)
2.Talde batek petoa izan behar du bereizteko.
3.Zelai bat (erdia talde bakoitzarentzat)     
NOLA JOLASTEN DA ?
  • Bi zelai daude.
  • Zelaiaren atzealdean baloiak daude.
  • Taldeak saiatu beharko dute baloi guztiak hartzen.
  • Baloi gehien daukan taldeak irabazten du.
  ARAUAK:

1.Taldeko batek bestearen zelaian sartzen bada eta harrapatzen badute bere zelaira bueltatu beharko du.
2. Baloia eskuan izanez gero, bueltan ezin zaituzte harrapatu.
3.Ezin da baloi bat baino gehiago hartu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario