Páginas

2013-11-25

ILE ORDEA


Inauteriak berehala izango dira eta pailazoz mozorratu nahi baduzu, ile-orde bat nola egiten den azalduko dizugu. Gainera, gure proposamena, oso ekologikoa izango da birziklatzeko materiala erabiltzea proposatzen dizuegulako.

 
             Ile-ordea egiteko osagaiak

 
1-    Laranja sarea

2-   Opariak biltzeko koloretako xingolak

3-   Artaziak

 
Nola egin

              
 
 Lehenengoz, laranjen sarea hartu eta buruaren tamaina egokia dela ziurtatu.

             
 
 
 
 
 
                Jarraian,   opariak biltzeko kolore ezberdinetako  xingolak  zati txiki batzuk  artaziekin moztu.        
 
     

               Gero, xingolak sarean korapilo batzuekin lotu eta artaziekin kiribildu ditzakezu edo ere ile laua balitz moduan  utz ditzakezu.             

               
 
 
Ondoren beste xingola batzuekin gauza bera egin bestela ile-ordea burusoil geratuko zaizu.

                 
 
 
 
 
 
Amaitzen duzunean , koloretako xingolak ondo lotuta daudela ziurtatu egin behar duzu.

         Azkenean, mozorratzean, ile-ordea, gatxo txiki batzuekin buruan kokatu eta prest zaude inauterietan ondo pasatzeko.

 
 
 
EGILEAK: MADDI CASTAÑOS ETA JON GARCIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario