Páginas

2013-01-28

Eskolan gosaltzen



ALONSOTEGI ESKOLAN PASADEN OSTIRALEAN GOSARI BIHOTZ OSASUNGARRIA EGIN DUGU.   

Egileak Alazne eta Olatz
 
Alonsotegi eskolako 3.zikloko ikasleak gosari bihotz osasungarria egin genuen pasaden ostiralean, azaroak 16an.Goizeko bederatzietan hasi ginen eta 10ak aldera  bukatu.

Gaur egun gaixotasun kardiobaskularrak dira lehenengo heriotza-arrazoia gure gizartean, eta indize hori gutxitzeko ezinbestekoa da prebentzioa. Horregatik erabaki genuen gosaria bihotz osasungarria prestatzea,  horrek daukan garrantzia jakiteko.

 Gosari on batek beti izan behar ditu zerealak: ogia, txigorkiakmalutak...; horiek egunean behar dugun energia emango digute. Gero, frutak, erregulatzaileak dira eta gorputzeko funtzionamendu hobeago bat izan dezagun laguntzen digu.

Egun horretako menua hau izan zen: laranja zuku naturala, kiwi, anana, gazta, irasagarra, indioilarra, olioa, ogia eta esnea kolakaorekin. Hiru mahaietan banatu ginen eta mahai bakoitzean andereño bat. Tripa beteta atera ginen jantokitik eta jarraian klasera abiatu ginen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario