Páginas

2013-01-28

Euskara eguna



Alonsotegiko umeak lipdub  bat prestatu dute.
Egileak :LANDER  ETA  OLAIA
Alonsotegi eskolako ikasle guztiek euskara eguna ospatzeko lipdub bat prestatu dute.

Alonsotegiko eskolak bere lehenengo lipdubpa egin du. Lipdub bideo bat egitean datza. Musika aukeratuta eskola osotik entzunda, klase bakoitzak gauza desberdin bat prestatzen du. ´Euskaraz bizi nahi dut´ abestiarekin egin dute. Abesti hau Esne Beltza taldekoa da.

Alonsotegiko eskolako umeak ,2 urtetik 6mailara, atera dira bideoan:
- 2 urtekoak alfonbran eserita
- 3 urtekoak pasabidean
- 4 urtekoak pasabidean
- 5 urtekoak jantokiaren aurrean dantzatzen
- 1 mailakoak eskaileretan olatua egiten
- 2 mailakoak klasean
- 3. eta 4. mailakoak pasabidean olatua egiten
- 5 mailakoak klasean euritakoekin dantzan
- 6 mailakoak malabareak egiten pasabidean.
 - Ume batzuk irratian  playback egiten.

 Azkenean, ume guztiak sarrera nagusira joan dira eta euskara bizi nahi dut abestia abestu dute. Elkarbizitzako ordezkariak  beste umeen laguntzarekin sarreran abestiaren  leloa jarri dute .


EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU !



                                                          
                                                                                         
                                                                 

No hay comentarios:

Publicar un comentario