ZER DEN
ETA NON DAGOEN URKIOLA.
Azaroaren 20an 3garren
ziklokoak Durango aldeko mendiek eta Aragoi mendizerrak osatzen duten
parke naturala bisitatzera joan ginen: Urkiolara.
Urkiola parke
natural bat da eta lur-eremu menditsu honetan natura eta fauna babestuta dago.
Urkiolaren erliebea
interpretatzeko, sestra kurba mapa erabili behar dugu.Sestra kurba mapa lurrazalean altitudea
eta erliebearen gorabeherak adierazten duen mapa bat.Lerro kurbatuz eta itxiz altitude bereko puntuak elkartzen ditu.Barruko
lerro kurbatuak altitude handiko lur
eremua adierazten du. Lerro kurbatuak bata bestearekiko oso hurbil badaude, lur
eremua oso malkartsua izango da. Lerro kurbatuen arteko distantzia handia bada
ordea , lur eremua gero eta lauagoa izango da. Sestra-kurba nagusi bakoitzari altuera duen
zenbakia jartzen zaio.
Baina nola egiten
da sestra kurba mapa bat?Jarraian azalduko dizuegu:
ZER BEHAR DUZU?
-Horri koadrikulatu bat
|
-Erregela bat.
|
-Arkatz bat
|
-Ezabagoma bat.
|
NOLA EGIN?
Hasteko, horri koadrikulatu batean, mendi
baten profila egin ezazu.
Jarraian, ardatz cartesiar bat marraztu
itzazu.

Gero, elkar zutak marraztu beharko dira eta luzatu beharko zaio ardatz cartesiarraren azpian marraztuta dagoen lerro bateraino.
Azkenik,lehenengo lerrotik bigarren
lerrora lerro kurbatuak
egin itzazu, bi aldeetatik, horrela sestra-kurba egin arte.
Egileak Jon Jarrin
eta Christian Gonzalez
No hay comentarios:
Publicar un comentario