Páginas

2013-01-28

Gabonak



Alonsotegi eskolan gabonak ospatuko ditugu.

Egileak: Maddi eta Xabier

Alonsotegi eskolan, abenduaren 21ean gabonetako jaialdia ospatuko dugu.

 Gure eskolan lehen jaialdi bakarra egiten genuen, baina orain ume gehiago daudenez  eta ez garenez jantokian sartzen,  bi jaialdi ospatzen ditugu. Lehenengo jaialdian  haur hezkuntzako umeak parte hartzen dute eta bigarren jaialdian  lehen hezkuntzakoak.

Ikasleak 09:00etan  etortzen dira ,baina,jaialdia 10:00ak   arte ez da izaten. Jaialdian dantzak, kantak eta antzez lanak egiten ditugu gurasoen aurrean.

Jaialdiaren ostean Olentzero etortzen da, eta bere kanta abesten dugu. Olentzero haur hezkuntzako geletatik pasatzen da eta klase bakoitzari opari bat ekartzen dio.

Lehen hezkuntzakoek merendola bat egiten dugu, eta gurasoentzako pastak eta kafea egoten da.

Jaialdia bukatzen denean denok, poz-pozik etxera joaten gara gabonetako jaiak ospatzera.         

No hay comentarios:

Publicar un comentario