Páginas

2013-06-10

Nakazaritza ekologikoa

Nekazaritza ekologikoa


Nekazaritza ekologikoa edo biologikoa,nekazaritzako ustiategiak kudeatzeko sistema bat da.Prozesu honen helburu nagusia elikagai osasuntsuak lortzea da.
Ekoizleek oso kontutan hartzen dute era honetako elikagaiek agrokimikorik ez edukitzea. Hau da, produktu kimikorik ez dutela botatzen eta ingurumena zaintzea nahi dute.Ez dute elikagai transgenikoak sortzen. Lurretik jasotzen ditugun substantzia berberak kutsatu gabe lurrera itzultzea lortzen da, eta bide batez, horrekin hazten diren produktuak ere ez dituzte kutsatzen. Izan ere, ortuak aberasteko beste osagaia behar dute,konposta.

Gainera, beste metodo batzuk ere erabiltzen dituzte ahalik eta kalte gutxien sortzeko, adibidez, ureztatzen sistema naturalez baliatu. Horretaz gain, askotan azken kontsumitzaileak hartzen dituen bildukia ere ekologikoa izaten dute.. Beraz, elikagai hauen xede nagusia osasunarentzat kaltegarriak ez diren janariak sortzea da. Izan ere, gero eta gehiago dira salatuak izan diren ekoizle industrialak nerbio sistema, giltzurrun eta gibelean kalteak eragiten dituzten elikagaiak saltzearren.Biribilduz, nekazaritzara ekologikoaren helburuak hauek dira:

Elikagai osasuntsuagoak eta kalitate handikoak eskuratzea.

• Produktu horiek eskuratzeko elementu kimiko sintetikoak ez erabiltzea.

• Agrosistemen osasuna gordetzea edota hobetzea.

• Sektoreko langileen bizimodua hobetzea.

Euskadin aginpideen kontrol kodea ES-VAS-AE da.Ale batzaren trazabilitatea bermatzeko, bakoitza egokiki identifikaturik joan behar du (zenbakia, sorta,…)





 

Europar Batasunean ekoiztu eta landutako produktu ekologiko guztientzat berdina da.

Bere erabilpena zabaltzen ari da.







Egileak:Alazne eta alex

No hay comentarios:

Publicar un comentario