Páginas

2013-10-07

ZELAI ERRREA


.

 

ZELAI ERREA

 

Sarrera

 

Jolastokira bazoaz eta ez badaukazu argi zertara jolastu, gimnasian ikasi genuen jolas bat azalduko dizuegu: zelai errea da.

Ikasi genuenean, polita iruditu zitzaigun eta orain jolastokian gure lagunekin  jolasten dugu.

Zer,ideia ona iruditu zaizue? Guri bai  eta espero dugu zuei ere.

Materiala


Materiala oso gutxikoa da bakarrik baloia eta jolasteko zelaia.

 Nola jolastu

Lehengoz, bi talde egin behar dira . Taldeak egin ondoren, nor hasten den erabakitzen da eta azkenik, hasi ahal zara jolasten.

Jolas honen helburua beste taldeko jokalariei ematea da.Ematen badizute erreta zaude eta joan behar duzu kapitainaren lekura kapitaina berriz, bere zelaira.

Taldeak irabazten du beste taldeko guztiak erreta daudenean.

Arauak

 

1.    Ezin da bota pilota indar handiz.

2.    Debekatuta dago aurpegira botatzea.

3.    Zelaitik kanpo ateratzen bada baloia, lehenengoz harrapatzen duenak eskuratzen du.

4.    Baloia ematen badizu eta beste taldeko bati ematen badio libratzen da.

5.    Pilotak ematen badizu eta beste bat hartzen ba du libratuta zaude.



AISSA ETA IBAI

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario