Páginas

2014-02-03

KANTAURI ITSASOA HASERRATU EGIN DA

Kantauri itsasoaren ertzean olatuen ondorioz kalte handiak egon dira
Atzo Kantauri itsasoan olatuak erraldoiak izan ziren zazpi zortzi eta bederatzi metrokoak eta itsaso barruan hamahiru metrokoak izan direla esan dute eta horren kalte handiak egon dira kostaldeko herrietan.

Itsasoak ematen zuen haserretuta zegoela.Hondartzetan harriak, adarrak, plastikoak eta zaborrak aurkitu dituzte eta orain garbitzen ari dira. Oso lan handia egiten dute dena lehen bezala eta polita geratzeko.

Gutxienez ez da hil gehiagorik egon Senegaleko gizona, berrogeita hiru urtekoa baino eta  agintariek esan dutela ez dela inor zaurituta atera. 

Donostian, goizeko bederatziak eta erditan,bulego bat zabaldu dute herritarrek jasandako kalteak adiera emateko.

Bizkaian, Bermeo ,kalte gehien izan duen herria izan da.Atzo arratsaldean oraindik ere alerta laranjan jarraitzen zuen.

Donostiako   alkateak esan zuen atzo izan zela kalteen balorazio egiteko eguna  baina kalteak izugarriak izango zirela eta horrelakorik ez  inoiz zela ikusi.   
Egileak: Iker Hurtado eta Nahia Castaños       

No hay comentarios:

Publicar un comentario