Páginas

2014-02-17

KLIMA ALDAKETA

Azken urteotan, zientzialariek klima-aldaketa esaten diotenaren berri ematen ari dira komunikabideak.Baina, zer da klima aldaketa eta zer ondorio izango du?.Gaur,  gai honen inguruan gauza berriak ikasiko dituzu adibidez zer den, noren eragina den eta nolako ondorioak egongo diren.

ZER DA?

Klima aldaketa eskualde batean denboran zehar gertatzen  den eguratseko ezaugarrien aldaketa da. Aldaketa honetan Lurraren barruko nahiz kanpoko prozesuez gain, gizakiak eraginda ere gerta daitezkeenak.
           

Klima aldatuz joan da historian zehar.Gaur egun, petrolioaren eta haren            deribatuen gasolina eta gasolioa gehiegizko errekuntza gertatzen ari da, eta horren ondorioz, aireko karbono dioxidoa areagotu egin da.Horrek sortu du     berotegi-efektua. Berotegi efektuaren ondorioz,Lurraren beroa ezin da             atmosferara atera, eta horregatik, igo egiten da tenperatura.

NOREN ERAGINA DA?
 
Gaur egungo ikerketen arabera, berotegi-gasak dira arrazoirik nagusiena klima-aldaketan. Ikerketen arabera berotegi-efektuak, hau da, gasek eragindako beroketa, Lurraren tenperatura erregulatzen eragina dauka.
Hurrengo grafikoan ikusi ahal duzuen bezala.



ONDORIOAK:

Klima aldaketaren ondorioz,  lurraren tenperatura azkar egiten ari dela gora.
Kutsatzen jarraitzen badugu, 4 gradu igoko da tenperatura 2100. urtean.Hau gertatuz gero, ondorio larriak egongo dira adibidez: ekaitz        gogorrak, uholdeak, lehorteak, basoak murriztuko dira, poloen zati batzuk urtuko dira, kostaldeko herri asko urak hartuko ditu, ur eskasiagatik nekazaritza etekinak gutxituko dira, gaixotasun tropikalak beste herrialdetara zabalduko dira …

Beraz, klima aldaketa ez gertatzeko gure bizimodua aldatu beharko dugu bestela ondorio larriak egongo dira eta hori ez dugu nahi gertatzea.


Naia Sanchez, Xabier Santibañez eta Ane Santamaria



No hay comentarios:

Publicar un comentario